Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Batzar honi buruz
Haurren Kontseilua Galdakaoko Udalak sustatutako proiektua da, herriko haurren eta Udalaren arteko elkarlana bultzatu eta gizarte kohesioa indartu nahi dituena. Haurren ikuspegia udal proiektu eta politiketan txertatzea ahalbidetuko duen parte-hartze organo formala da
Haurren Kontseilua udalaren parte-hartze organoa da, eta gure herriaren eraikuntzan eta hobekuntzan haurren begirada sartzea du helburu. Kontseiluko kideek udal arduradunekin eta komunitateko beste eragile batzuekin solasteko aukera izango dute, hainbat gairen inguruan (hirigintza, aisialdiko eskaintza, segurtasuna, jolasguneak, mugikortasuna edo mahaigainean jarri nahi duten beste edozein gai) eztabaidatu eta proposamenak eginez, betiere jolasaren eta entretenimenduaren ikuspegitik, esperientzia aberasgarria izan dadin.
Kontseilua hilean behin bilduko da hainbat lekutan, haurrek beren herriko errealitate ezberdinak ezagutu ditzaten. Gehienez ere 25 kide izango ditu, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako haurrak, aniztasun handiena bermatzen duten hautaketa-irizpideak eta zozketa hutsa konbinatzen dituen sistema baten bidez hautatuak.
Ekintzaren xedea
Politika publikoetan hurren begirada txertatzea
Barneko antolaketa
Kontseilua hilean behin biltzen da ikasturtean zehar
Osaera
Galdakaoko ikastetxeetako LH 4. eta LH 5. mailako 25 ikasle
Partekatu: