Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Zazpigarren saioa (2023/2024)
Galdakaoko Udala (Aiora Azagirre) eta Haurren Kontseiluko kideak / Ayuntamiento de Galdakao (Aiora Azagirre) y miembtros del Consejo de Infancia.
Kontseilua Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan bilduko da jaien programazioa lantzeko.
Bileraren kronika
Haurren Kontseiluko 7. saioa, apirilak 30ean, Galdakaoko Udaletxean egin da. Saio honen bitartez ikasturte hasieran adostutako gai bat landu dugu: parte-hartzea; kasu honetan jai eta ospakizunetan.
Saioari Udaletxearen kanpoaldean eman diogu hasiera; aktibatzeko jolas batekin, haurrei ongi etorria eman diegu eta gaurko egunean zein izango den landuko dugun gaia azaldu ere bai. Osoko bilkuran Udaleko teknikari bat gure zain zegoen: Gazteria, Kultura eta Jaietako teknikaria, Aiora Azagirre. Aioraren eskutik, haurrek “jai batzordeko kide” izateko aukera izan dute; jaien antolaketa barru barrutik ezagutzeko eta haien ekarpenak egiteko espazioa eskaini zaie. 4 taldeetan lan egin dute eta talde bakoitzak 5 proposamen egiteko aukera izan du:
1.taldearen proposamenak:
- Kirol eta bideojoko txapelketa.
- Igerilekua gauean zabaltzea.
- Umeentzako herri bazkari girotua.
- Kaleko zinema.
- Eskolen arteko bertso emanaldia.
2. taldearen proposamenak:
- 10- 16 urte bitarteko gazteentzako kontzertuak arratsaldez (19:00-22:00) + Haur bazkaria
- Margolaritza lehiaketa edo tailerra + Txokolatada + mozorro krossa + dominak egiteko tailerra.
- Altxorraren bila + antzerkia kalean + kluedo bizia + talo tailerra.
- Umeentzako probak + magoa kalean + euskal jantzien desfilea + txurro tailerra.
- Zinema kalean + zirkua kalean + arropa margoketa.
3. taldearen proposamenak:
- Ileapaindegi tailerra + diskofesta.
- Marrazki lehiaketa + bitsa festa.
- Sukaldaritza tailerra + zinema kalean.
- Aurpegi margoketa + tailerrak + eskulanak.
- Txokolatada eta txurroak.
4. taldearen proposamenak:
- Zirkua+ scape room.
- Zinema kalean.
- Sukaldaritza tailerra + magia erakusketa.
- Bitsa festa + Parkour tailerra.
- Moto txikien lasterketa (gazteentzat) + ginakana.
Talde bakoitzak bere proposamenak esan eta besteak entzun ostean, ekintza batzuk talde gehienetan eskatu direla konturatu gara: txokolatada eta txurroak, zinema kalean, txapelketak haurrei bideratuak,… Haurrek jarrera aktiboa erakutsi dute eta haiek ere, haien lekua izan nahi dutela agerian utzi dute. Oso kontziente dira beste haur eta gazte askoren iritzia entzuteko aukerarik egoten ez dela eta horri erantzun bat emateko beharra mahai gainean utzi dute. Haur eta nerabeen parte hartzearen inguruko hausnarketa izugarria egin dute baita bat bateko proposamenak ere bota dituzte: ikastetxeetan postontziak ipini, adibidez, saioan aipatu duten ideia izan da.
11:15-11:45 bitartean, deskantsua egin dugu, tartetxoa hamaiketakoa jateko baita haien artean modu askean erlazionatzeko. Aurreko saioetan 15 minutu eskas gelditzen zirela ikusita, denbora gehiago uzteko eskaera izan dugunez, baietz esan diegu eskaerari.
11:45-12:00, amaiera berezia gauzatzeko aukera izan ez arren, azken minutuak taldeetan landutako proposamen guztiak entzuteko eta haur eta nerabeek parte hartzeaz hitz egiteko aprobetxatu dugu.
Laburbilduz, proposamenak egiteaz aparte, gabezi bat detektatu eta horri erantzuna ematen ahalegindu gara. Dena den, ondo legoke Udaletik ere, gabezia aztertzea eta haurrentzako-nerabentzako parte hartze guneak bideratzea.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...