Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Hirugarren saioa
Haurren Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo de Infancia
Saio honetako edukiak lantzen ari gara.
Bileraren dinamika
Lasaitzeko ekintzak eta saioaren prestaketa [ 09:45 - 11:00]
Txapelenako eraikinean elkartuko gara eta bertan gaudenean, esnatze jolas batzuk egingo ditugu, gorputza eta burua aktibatzeko helburuarekin. Aurreko saioaren laburpen txiki bat egin ostean, 3. saioko azalpenari ekingo diogu. Oraingo honetan, birziklapenaren gaiarekin erlazionatutako saioa aurrera eramango dugu, herriak birziklatzeko ditugun aukeraz eta etorkizun batean egon beharko liratekeen aukerez hitz egingo dugu. Horretarako Usansolo lau zatitan banatu (mapa baten bidez) eta taldeka herriko zati ezberdinak garbitzen eta aztertzen ibiliko gara.
Hamaiketakoa [ 11:00 - 11:15]
Detektatze jolasa [ 11:15 - 11:45]
4 talde egingo ditugu (logo desberdinez identifikaturik) eta talde bakoitzari Usansoloko zati baten mapa emango zaio. Kokatu beharko dira maparen bitartez esleitu zaien zatian eta ondoren, zonalde horretan dauden zabor mota ezberdinak dagokion ontzira bota beharko dituzte. Prozesu horretan aurkitzen dituzten zailtasunak, erronkak eta trabak detektatzeko jolasa bukatu ostean, horiek mahai gainean jarriko dira eta gogoeta zein proposamenak luzatu zaizkio udalari birziklapenaren inguruan.
Hirugarren saioari
itxiera emateko jolas dinamiko bat egingo da.
Bileraren akta
Saio honetarako: birziklapena gaia landu dugu.
Saio hau Usansolon izan da, Txapelenan elkartu gara eta ondoren, esnatzeko jolasetarako, herriko plazara gerturatu gara. Kideek jarrera parte hartzailea izan dute. Ondoren, Txapelenara bueltatu, pasa den hileko saioa birpasatu eta saio berri honen aurkezpena egin diegu. Saio honen gaia birziklapena izan da.
Esan beharra dago programatutakoa moldatu behar izan dugula eguraldi berotsuegi izateagatik; kideen jarrera ona izan arren, beroaz agobiatuta ikusi ditugu eta lehentasuna eman diogu kaleko lanketa egiteari eta Usansolo gehiago ezagutzeari.
Hiru talde sortu ditugu (kide desberdinez osatuak). Taldeko kideen artean taldeko izena adostu dute eta ondoren planteatutako jolaserako bozeramailea izendatu dute. Birziklapenari buruz zenbat dakiten neurtzeko, galderak egin ditugu eta taldeetan erantzuten joan dira. Hasieran objektu desberdinak erakutsi eta zein ontzitara botako lituzketen galdetu zaie. Gero zenbat ontzi esagutzen dituzten eta haien ezaugarriak zeintzuk diren galdetu diegu. Gaian jakitun direla antzeman da, hau da, oso barneratuta duten eta praktikara eramaten duten kontua dela nabaria da. Barruko lanketarekin apurtzeko eta kaleko dinamikari hasiera emateko, talde bakoitzeko bozeramaile bakoitzari poltsa baten barruan genituen objektuen artean bat hartzeko eta ezkutuan taldekideei erakusteko eskatu diegu. Guztiek objektua ikusi ondoren, objektua botatzeko ontziaren bila joateko eskatu diegu. Taldean hitz egin dute eta Usansoloko kideek herriaz duten ezagutzekin batera, objektu misteriotsuetarako ontziak topatzen joan dira. Kaletik paseatzen genundela, birziklatzeko ditugun errekurtsoez hausnartzen ibili gara, ontziak non dauden, haien kolorea, tamaina,... eta adi ibiltzeko eskatu diegu. Ibilbidearen amaiera Txapelenan izan da, berriro gelara sartu, objetu misteriotsua non bota duten komentatu eta hamaiketakoa eta deskantsua hartu aurretik, taldeetan Usansoloko maparen zati bat eman eta bertan birziklatzeko guneak kolorez identifikatzeko eskatu diegu.
Honen ondoren, denbora librea eskaini diegu, haien artean hitz egiteko, lasai egoteko eta zerbait jateko. Haien lan bikainagatik, gustokoa duten gune batera joan gara, tirolina parkera. Haien arteko harremana areagotzen da.
Saioari itxiera emateko, aisialdi gune horren inguruan hausnartu dugu: zelan aurkitu dugun (garbi ala zikin), bertan sortu izan dugun zaborra (bokata gordetzeko papera, gaileten plastikoa, platanoaren azala,...), espazioan ontzirik dauden eta zein motatakoak,... Hasiera baten espazioa garbi zegoela iruditu zaigun arren, dinamika bat planteatu diegu: eskularruak jantzi, 3 zabor poltsa handi talde bakoitzarentzat eta goazen hain ondo pasatu dugun gunea zaintzera eta topatzen ditugun zikinkeriak jasoztera! Horrekin batera, zer motatako zikinkeriak izan diren, baita, birziklatzekotan, zein ontzira botako genukeen ere aztertu dugu. Honekin PROPOSAMEN bat atera da taldean: Zabor ontzi beltzak baino ez daude, ondo legoke poltsa hori eta urdiña gehitzea: jasotako zabor asko plastikoz osatuta edo paperezkoa izan baita.
Topaketari dagozkion proposamenak:
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...