Orotariko laguntza
Hemen plataforma erabiltzeko orotariko laguntza aurkituko duzu
Sarri egindako galderak (FAQ)
Erregistratu eta sartu parte-hartze prozesuetan, egin proposamenak, partekatu ideiak eztabaidetan eta egin iruzkinak. Gainera, Galdakaon erroldaturik bazaude, proposamen zehatzak bozkatu ahalko dituzu.
Zalantzarik baduzu eta argibide hauek ez badizute hori argitzen, bidali mezu bat partaidetza@galdakao.eus helbidera.
Zer da erabaki.galdakao?
Nahi dugun Galdakao eraikitzeko plataforma
Erabaki.galdakao Galdakaoko Udalaren plataforma digitala da, parte hartzeko plataforma bat, hiri demokratikoagoa eraikitzeari begira sortua. Hiri ireki, garden eta kolaboratibo bat sortzeko erreferentziazko gunea da, non hiriko bizilagunak izango baitira protagonista.
Proiektu kolaboratiboa
Erabaki.galdakao parte hartzeko plataforma bat da. Kode irekikoa da, eta, hortaz, edozeinek ikus dezake plataforma nola sortu den, eta plataforma berrerabili edo hobetu dezake. Egin klik hemen GitHub kodea kontsultatzeko
Nola har dezaket parte erabaki.galdakao plataforman?
Informa zaitez
- Kontsultatu parte-hartze prozesuak
- Arakatu berriki egindako proposamenak, baloratuenak, iruzkin gehien dituztenak eta eztabaida gehien sortu dutenak.
- Iragazi zure intereseko edukiak, aldagai jakin batzuen arabera, esaterako auzo, gai edo etiketen arabera.
Har ezazu parte
- Egin proposamen berriak.
- Egin iruzkinak Udalak eta herritarrek aurretik egindako proposamenei.
- Plazaratu alde edo kontrako argudioak, bai eta gogoeta orokorrak ere.
- Egin proposamenen alde
- Partekatu proposamenak sare sozialetan.
- Egin proposamenen jarraipena.
- Egin proposamen guzti-guztien jarraipena, hala plataforman jaio nola aurrez aurreko bileretan sortu diren propoposamenena.
- Izan aurrez aurreko bileretako datuen berri, bai eta bertan mahaigaineratutako eztabaidena ere.
- Kontsultatu, aurrez aurreko bileren ostean, eztabaidek izandako bilakaera eta egin diren ekarpenak.
- Markatu proposamen bat eta jarraitu haren bilakaera osoa: hasi herritarren iruzkinetatik eta azken dokumentuetaraino.
Zer dira…
…parte-hartze prozesuak?
Erabaki.gadakao jarduera-multzoak dira, herritarrak barne hartu eta inplikatzen dituztenak zenbait fasetan zehar: komunikazioa, diagnostikoa, ekarpenak, erabakiak, emaitzak eta proposamenen ebaluazioa. Fase horiek guztiak eskura izango dituzu parte-hartze prozesu orotan.
…parte hartzeko guneak?
Etengabe parte hartzeko kanala edo ingurunea da. Prozesuek ez bezala, ez dute hasiera- eta amaiera-data finkorik.
…aurrez aurreko bilerak?
Aurrez-zurreko bilerak dira, arlo edo eremu bakoitzeko prozesuei lotuak.
…eztabaidak?
Ideien inguruan eztabaidatzeko espazio digitalak dira. Irekitako eztabaidetan parte hartu eta zuk zeuk eztabaidagai berriak zabaldu ahaldituzu
…proposamenak?
Parte-hartzaileen ekarpenak dira, eta horien alde bozkatu dezakete erabakitzeko eskumena duten erabiltzaileek.
…iruzkinak?
Proposamen edo eztabaida baten harira erabiltzaileek egiten dituzten ekarpenak dira, eta aldeko edo kontrako botoak lor ditzakete.
Errorea ematen dit bizilekua egiaztatzean
Ziurtatu honako hauek:
- Lotuta idatzi al dituzu NANeko edo agiriaren zenbakiko karaktere guztiak, amaierako letra barne?
- Ziur al zaude Galdakaon erroldaturik zaudela?
- Baliteke zure datuekin arazoren bat egotea erroldako erregistroan. Egin kontsulta gertuen duzun ESANen Bulegoan, eta ziurtatu erroldan dituzten datuak zuzenak direla.
- Hori guztia egin eta artean ere arazorik baduzu, bidali mezu elektroniko bat partaidetza@galdakao.net helbidera, edo etorri prozesuen karietara Galdakaon egiten diren aurrez aurrezko eztabaidetara.
Ez nago Galdakaon erroldaturik, zergatik ezin dut proposamenik bozkatu?
Galdakaon erroldaturik dauden herritarrek baino ezin dituzte plataformako proposamenak bozkatu. Izan ere, hartuko diren erabakiek Galdakaon eta bertako bizilagunengan izanen dute eragina, eta, hortaz, azken hitza bertokoek izan behar dutela uste dugu. Jakin, badakigu hartuko diren erabakiek Galdakaon erroldaturik ez dauden pertsona askorengan izango dutela eragina, baina errolda da dugun baliabiderik zabalena, zeinaren bitartez ahalik eta pertsona gehienengana iritsiko baikara, aldi berean parte-hartze prozesuen segurtasuna bermatuta.
Ez nago Galdakaon erroldaturik, parte har dezaket?
Galdakaon erroldaturik ez bazaude ere, parte har dezakezu. Aurrez aurreko eztabaidetan parte har dezakezu, proposamenak egin eta plataforman aurretiaz daudenen inguruko iruzkinak egin; hori guztia Galdakaon erroldaturik egon gabe. Proposamenen alde egiteko eskumena, baina, Galdakaon erroldaturikoek soilik izanen dute, udal-hauteskundeetan bozkatzeko eskubidearekin gertatzen den bezala.
Zertarako balio du nire kontua egiaztatzeak?
- Webgunea erabiltzeko erabiltzaile-kontua behar duzu. Egiaztatze-mailaren arabera, gauza gehiago ala gutxiago egiteko aukera izanen duzu:
- Webgunean izena emateko helbide elektronikoa soilik erabiltzen baduzu (ez beste ezein daturik, bizilekua egiaztatzeko prozesua ere egin gabe) proposamen gaineko iruzkinak egin eta zure iritzia ematen ahalko duzu.
- Izena eman ostean oinarrizko egiaztapena egiten baduzu, hots, webgunearen bitartez zure bizilekua egiaztatu baduzu (argibide gehiago “Nola sortu eta egiaztatu nire kontua” atalean) proposamenen alde egin ahalko duzu.
- Dena dela, beti har dezakezu parte prozesu guztietarako egiten diren aurrez aurreko bileretan, begiz begi eta inolako egiaztapenaren beharrik gabe. Halako bileretan egiten diren ekarpenak jasoko dira, eta plataforman argitaratuko, denon eskura.
Parte hartzeko nahitaezkoa da telefono mugikorra edo Interneteko konexioa izatea?
Ez. Proposamenekin loturiko jarduketa oro –proposamenak sortu, babestu, bozkatu edo horien inguruko informazioa jasotzea– aurrez aurrez egin daiteke, Galdakaoko hainbat gunetan egiten ari diren eztabaidetara bertaratuta. Halaber, erabiltzaile-kontu egiaztatua sor dezakezu, webgunea erabili nahi baduzu.
Nola sortu eta egiaztatu nire kontua
Lehenik eta behin, kontua sortu behar duzu hemen. Bete itzazu eskatzen zaizkizun datuak. Nahitaezkoa da erabilera baldintzak onartzeko laukia markatzea. Behin hori eginda, mezu elektroniko bat jasoko duzu emandako helbidean, eta mezu horretan dagoen estekan klik egin beharko duzu (“Nire kontua baieztatu”), kontua sortzen amaitzeko.
Oinarrizko kontu hori sortuta, eta zure helbide eta pasahitzarekin sartu ondoren, oinarrizko egiaztapena egiteko aukera emango dizu sistemak. Hori egin nahi baduzu, zoaz “Nire kontua” atalera (goialdean, eskuinean) eta gero, klikatu “Nire kontua egiaztatu” botoiaren gainean. Bizilekuari buruzko datuak eskatuko dizkizu lehenbizi, Galdakaon erroldaturik zaudela egiaztatze aldera (garrantzitsua da agiri-zenbakiaren letra ere idaztea, bai eta Erroldan sartzea baimentzeko laukia markatzea ere). Datuak zuzenak badira, zure kontuarekin proposamen alde egin ahalko duzu.
Antzeko proposamen asko daude, ezin dira proposamenak bateratu?
Antzeko proposamenak ezin dira beti bat egin. Izan ere, askotan antzeko bi proposamenen arteko desberdintasun txikietan dago koska, eta koska horrek alde handia eragin dezake bata ala bestea gauzatzean. Hartara, baliteke zenbait lagun proposamen baten alde egotea, ez baina, antzeko beste horren alde. Egileek hala nahi badute ere, ez dira proposamenak bateratuko. Izan ere, proposamenek babesa jasotzen dutenean, horien alde egin dutenen proposamen bihurtzen dira nolabait, eta aurrerantzean ez dira egileenak soilik.
Pasahitza ahaztu dut, edo ez dabil. Zer egin dezaket?
Pasahitz berria eska dezakezu, eta zure helbide elektronikora bidaliko dizugu. Irtenbide horrek ez badizu arazoa konpontzen, bidali mezu bat partaidetza@galdakao.eus helbidera, eta bertatik konponbideren bat emanen diote zure kontuarekin lotutako arazoari. Prozesuen barruan aurrez aurreko bilerak badaude, horietara bertaratu eta prozesuan parte har dezakezu, plataforman izena eman beharrik gabe.
Ezin dut nire kontua behar bezala sortu
Irakurri “Errorea ematen dit bizilekua egiaztatzean” ataleko jarraibideak, bertan aipatzen diren inguruabarrak izaten baitira arazorik ohikoenak. Oraindik ere ezin baduzu kontua sortu, berrikusi “Nola sortu eta egiaztatu nire kontua” atala, eta baieztatu ondo egin duzula bertan adierazitakoa. Ez bazaizu arazoa konpontzen, bidali mezu bat partaidetza@galdakao.eus helbidera eta laguntza jasoko duzu.
Aldatu nahi ditut nire helbide elektronikoa, erabiltzaile-izena edo pasahitza. Baja eman nahi dut, eta postan jasotzen ditudan jakinarazpenak (des)aktibatu nahi ditut. Nola egin dezaket hori guztia?
Egin klik “Sartu” estekan, idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza, eta egin klik “Sartu” botoian. Gero, zoaz “Nire kontua” atalera, eta bertan duzu aukera hauek egiteko: helbide elektronikoa, erabiltzaile-izena edo pasahitza aldatu; baja eman; eta jakinarazpenak aktibatu edo desaktibatu. Behin aldaketak eginda, ziurtatu “aldaketak gorde” botoia sakatzen duzula