Lege-oharra
Bere web orrien bidez, Galdakaoko Udalak:
1. Herriko zerbitzuei buruzko informazio eguneratua eta kalitatezkoa ematea bilatzen du.
Webgune honen bidez zabaltzen den informazioa argitaratzen den unean indarrean dagoena da, eta ahalik eta azkarren eguneratuko da.
Hirugarrenek emandako informazioa webgunean argitaratzen bada, pertsona edo erakunde hornitzailearen erantzukizuna izango da hori. Galdakaoko Udala arduratzen da informazio horren hornitzaileek hori eguneratzeaz eta indarrean dagoen araudiaren araberako errespetua bermatzeaz.
Udalaren helburua da zabaltzen den informazioa osoa, egiazkoa, zehatza, erabilgarria eta eskuragarria izatea, eta indarrean dagoen legeriak aurreikusitako kalitate-baldintzak betetzea.
2. Segurtasuna eta datu pertsonalen babesa bermatzen du.
Kudeaketa edo izapide espezifikoa duten webguneko zerbitzuetakoren batean sartu ahal izateko, eskatutako zerbitzua emateko ezinbestekoak diren datu pertsonalak eman beharko dituzte erabiltzaileek.
Izaera pertsonaleko datu horiek Galdakaoko Udalaren tratamendu-jardueretan integratzen dira, eta tratamendu bakoitzaren helburu espezifikoarekin tratatuko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta legezko araudian eskatutako segurtasun-neurrietan ezarritako erregulazioarekin bat etorriz, bereziki Segurtasun Eskema Nazionalean, datuen tipologia eta aurreikus daitezkeen arriskuak kontuan hartuta. Tratamendu-jardueren erregistroa hemendik deskarga daiteke (deskarga daitekeen dokumentua).
Datuak kontserbatzeko epea berariazko legeriak datu pertsonalen tratamendu bakoitzerako zehaztutakoaren eta eratortzen diren minimizazio-irizpideen araberakoa izango da.
Bildutako datuak lagatzeko, interesdunak baimena eman beharko du aldez aurretik, edo, bestela, indarrean dagoen legedian aurreikusitakoari jarraituko zaio.
Galdakaoko Udalak konfidentzialtasuna bermatzen du datu pertsonalen tratamenduan, bai eta segurtasuna bermatuko duten neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezartzea ere, Europako Parlamentuaren (EB) 2016/679 Erregelamenduaren eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera.
Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo datuen tratamenduari aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu dpd@galdakao.eus helbidera idazki bat bidaliz. Jakinarazpen horretan, bere NANaren edo beste identifikazio-agiri baliokide baten kopia bat erantsiko da. Interesdunak eskubidea du, halaber, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa egiteko.
Galdakaoko Udalak bere eskariaren ondoriozko jarduketen berri emango dio hilabeteko epean. Eskaera bereziki konplexuak badira, epea beste bi hilabetez luza daiteke, gehienez hiru hilabetez, interesdunari horren arrazoiak jakinarazi ondoren.
Egindako tratamenduen arduraduna Galdakaoko Udala da (egoitza: Kurtzeko plaza, 1 - 48960 Galdakao).
Datuak babesteko ordezkaria arduratzen da Galdakaoko Udalak datuak babesteko araudia behar bezala betetzen duela zaintzeaz. dpd@galdakao.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita jar zaitezke harremanetan.
3. Bere cookien politikak pribatutasuna babesten du.
Gure cookien politika hemen adierazitakoarekin bat dator.
4. Zabaldutako informazioa berrerabiltzea baimendu eta sustatzen du, beti eta lege-ohar honek eta indarrean dauden legeek ezarritako mugen barruan negiten bada.
Galdakaoko Udalak webgune honen bidez zabaldutako datu eta informazio guztiak berrerabiltzeko aukera ematen du, kontrakoa adierazten ez bada, honako baldintza hauekin:
- Informazioaren edukia ez aldatzea.
- Informazioaren esannahia ez desitxuratzea.
- Informazioaren iturria aipatzea.
- Udalak informazioa berrerabiltzen den jarduera babesten duela ez aditzera ematea.
Kasu guztietan, informazioa berrerabiltzeko aukera beste eskubide, ondasun edo interes batzuen beharrezko babesak mugatzen du, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera. Bereziki, web honetan jasotako informazioa berrerabiltzeko edozein ekintzak jabetza intelektual eta industrialaren erregimenaren eta datu pertsonalen babesaren erregimenaren babesa bermatu behar du.
Zehazki, jabetza intelektualaren araubideak babestutako obrak eta prestazioak berrerabiltzeko, bakoitzean ezarritako jabetza intelektualaren lizentziaren baldintzak bete beharko dira. Debekatuta dago jabetza intelektualeko eskubideak erreserbatu direla adierazi den obra eta prestazioak berrerabiltzea.
5. Jabetza intelektuala babestu eta lizentzia irekiak sustatzen ditu.
Galdakaoko Udala da webgune hau osatzen duten obra eta prestazioen jabetza intelektualeko eskubideen titularra, edo erabiltzeko baimena du. Horrek barne hartzen ditu web honen diseinu grafikoa eta softwarea, baita testuak, irudiak eta grabazioak ere. Obra eta prestazio horiek erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean jakinarazteko edo eraldatzeko, titularraren baimena behar da, jabetza intelektualaren legeak zuzenean baimendutako jarduerak alde batera utzita.
Udalaren webguneetan agertzen diren markak, izen komertzialak eta zeinu bereizgarriak jabetza industrialeko erregimenen bidez babestuta egon daitezke, eta dagozkien titularrenak dira. Debekatuta dago titularraren baimenik ez duen edo legeak babesten ez duen edozein erabilera.
Edozein herritarrek uste badu webgune honek edo bere edukiak jabetza intelektual edo industrialeko eskubideren bat urratzen duela, Udalari jakinarazi behar dio, bere izena, eskubideen titulartasuna (dagokion froga edo egiaztapena aurkeztuz) eta ustez urratutako eskubidearen objektua adieraziz.
6. Zenbait sare sozial eta plataformatan dago.
Udala zenbait sare sozial eta plataformatan dago, hala nola Facebook, X, Instagram, YouTube eta Tiktok plataformetan. Sare horietako edo beste edozein saretara sartzean, kontuan izan behar da aplikagarriak diren erabilera-baldintzak plataforma bakoitzak ezarrita dituenak direla, eta Udalak ez dituela zehazten.
YouTubeko bideoak erakusten badira, YouTubeko zerbitzuen APIa erabiliko da, eta bertan honako hauek aplikatuko dira:
7. Edukien erantzukizunari dagokionez, indarrean dauden legeen barruan dago.
Udalak, indarrean dauden legeen arabera, bere gain hartzen du Udalak berak egindako webgune honetako edukien gaineko erantzukizuna. Hirugarrenek emandako edukiei dagokienez, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 13. artikulutik 17.era bitartean aurreikusitako erantzukizun-salbuespenak aplikatuko zaizkie. Bereziki, lotutako edukiei dagokienez, aipatutako legearen 17. artikuluko erantzukizun-salbuespena aplikatzen da.
Udalak ez du erantzuten erabiltzaileek webguneko edukiak gaizki erabiltzen dituztelako. Era berean, ez du bere gain hartuko atarira sartzeko egon daitezkeen zailtasunen gaineko erantzukizunik, ez eta atariaren funtzionamendu okerraren gaineko erantzukizunik ere, Udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.