Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Zazpigarren saioa (2022/2023)
Haurren Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo de Infancia
Aiora Azagirre, Kultura eta Jaien teknikaria
Saio honetako edukiak lantzen ari dira.
Bileraren kronika
Saioaren lehenengo zatian, Aiorak (Kultur eta Jaietako teknikaria), haurrei azaldu die zelan antolatzen diren jaiak eta zein motatako proposamenak edo erabakiak egiten diren kultur arlotik. Horrekin batera, jai batzordearen inguruan berba egin die eta azaldu die zer den jai batzordea, zer egiten duten eta nola funtzionatzen duen.
Jaiak Galdakaoko erdigunera mugatu barik, beste herri eta auzoetako jaien antolamenduaz ere berba egin dugu. Santa Kurtzak ez diren jaiak arloko beste langile batek antolatzen ditu baina Aiorak funtzionamendu horren ardura izan duenez urteetan, horren inguruko informazioa eman ahal izan die. Hala ere, 7.saio honetan, Santa Kurtzetarako proposamenak jasotzeko helburuarekin etorri da, beraz, argi azaldu zaie haurren kontseiluko kideei zertarako eta noizko diren proposamen horiek. Hori ez du esan nahi jasotzen diren ideiak edota proposamenak ez direnik kontuan izango beste auzo edo herrietako jaietarako.
Honekin batera, azpimarratu behar da, kultur teknikaria konprometitu dela proposamenak aztertzera eta hurrengo saiora erantzun bat ekartzera. Argi geratu da, batzuk agian ezin izango direla egin baina horren zergatia ekainaren 7ko saioan azalduko da eta horren inguruko gogoeta egingo da.
Proposamenak, aldaketak edo nobedadeak jasotzeko pregoilariaren dinamika aurrera eraman dugu. Taldeka jarri dira haurren kontseiluko kideak eta pregoi bat sortu dute, pregoi horren barruan beraientzat garrantzitsuak diren gauzak jaso dira.
Gauzak horrela, honako proposamen hauek izan dira mahaigaineratu direnak:
- Barraka gehiago edo ezberdinak jartzea. Honekin lotuta, kea botatzen duten barrakak kanpoan geratzeko deia egiten dute.
- Txosnetan talo gehiago egitea.
- Kontzertuen ordutegia moldatzea. Lar berandu izaten dira eta ez die denbora ematen ikusteko. Musika talde hauek proposatzen dituzte: Ken zazpi, Zetak, Gatibu, Erramun Martikorena.
Nobedadei dagokionez;
- Umeentzako ohe lasterketa eta saku lasterketa.
- Bizikletarako zirkuitoak (ekintza berezia bezala)
- Egun berezi bat egotea Elexaldeko igerilekuetan puzgarriak jartzeko.
- Bitxa jaia.
- Kaleko zinema; Super mario broos pelikula edo pelikula eguneratuak, berriak.
- Umeentzako futbol txapelketa bat.
- Dantza eta mozorro desfilea. Umeentzako disko festa gehiago.
- Goazen antzerkia eta kantu koloreko kontzertuak.
- Umeentzako ekintzak: gynkana, egurrezko jolasak, aurpegi margozketa, bustin eta zeramika tailerrak.
Aldaketak:
- Momotxoroak ez izatea hain agresiboak.
- Buruhandi gutxiago.
- Barraketarako bonoak sortu. Barrakak oso garestiak dira eta.
- Biolentzia gabeko guneak nahi dituzte!!
- Aniztasun funtzinala daukaten umeentzako egokitutako ekintzak kontuan izatea. Baita ere, soinu asko ez daukaten gauzak/barrakak kontuan izatea.
Ondorioz, era orokor batean Haurren Kontseiluko kideek zinema eskaintza eguneratua eta berritua proposatzen dituzte honekin lotuta, kontzertuak euren errealitatera moldatzea. Hau da, ordutegiak aldatu eta goazen moduko kontzertuak ekartzea proposatzen dute.
Honekin batera, gehien “kontsumitu” edo erabiltzen dutena barrakak izaten dira eta azken aldian prezioa asko garestitu da. Horren ondorioz, bono bereziak edo prezioetan eragina daukan zerbait bat martxan jartzea eskatzen dute. Baita barraka ezberdinak ekartzea ere, beraien adin tartera egokitutakoak.
Ekintza motetan, zer esana ere daukate, izan ere, kuadrilla txapelketan egiten diren hainbat probatan edo ekintzatan beraiek ezin dute parte hartu. Horregatik, eskatzen dute proba horiek moldatzea eta beraien errealitatera egokitzea, adibidez; ohe lasterketa edo saku lasterketa. Azken hau ez dago kuadrilla txapelketan baina agian beste formatu batean egin daiteke.
Topaketari dagozkion proposamenak:
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...