Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Zortzigarren saioa (2022/2023)
Haurren Kotseiluko kideak / Miembros del Consejo de Infancia
Kultur eta Jaietako teknikaria / Técnica de Cultura y Fiestas
Saio honetako edukiak lantzen ari dira.
Bileraren kronika
Saio berezia izan da, emozioz beterikoa. Batzuen azkenengo saioa izanik, beti penaz bizi izaten da. Hala ere, saioaren lehenengo zatian jaien lanketa egin da eta bigarren parteari dagokionez, agurrak eta “eskerrak emateko jaia” egiteko aprobetxatu da.
Saioaren lehenengo zatian, 2 motatako lanketak egin dira. Alde batetik, aurreko saioan egindako proposamenei erantzuna eman zaie eta bestetik, pregoilari prozesua martxan dagoenez, Haurren Kontseiluko kideek pregoilaria proposatzeko aukera izan dute.
Udaletxeko kultur dinamizatzailea de Aioraren bisita izan dugu berriz ere, aurreko saioan plazaratu ziren proposamenei erantzuna emateko helburuarekin. Hauxe esan digu:
- Kontzertuen ordutegia moldatzea. Lar berandu izaten dira eta ez die denbora ematen ikusteko.Kontzertu nagusiaren montajea eta soinu froga dela eta lar konplikatua da orduz aldatzea, arrasti batean egitea adibidez. Baina udaletxeak, haurrentzako kontzertu edota karaokeak jarriko ditu jaietan.
- Kaleko zinema; Super mario broos pelikula edo pelikula eguneratuak, berriak. Estreinuko pelikulak ezin dira jarri. Hala ere, nahiz eta estreinukoak ez izan, gaurkotuak dauden pelikulak jarri daitezke.
- Goazen antzerkia eta Kantu Koloreko kontzertuak. Goazen karaokea jartzeko konpromisoa hartu da
- Gehien “kontsumitu” edo erabiltzen dutena barrakak izaten dira eta azken aldian prezioa asko garestitu da. Horren ondorioz, bono bereziak edo prezioetan eragina daukan zerbait bat martxan jartzea eskatzen dute. Baita barraka ezberdinak ekartzea ere, beraien adin tartera egokitutakoak. Kultur eta jai arlotik ezin dugu barraken prezioan eragin. Hala ere, barrakak errealitate guztierara egokitzeko eskaera egingo dugu (kea eta musika ordu tarte batzuetan ez jartzea). Modu horretan, ume guztiak montatu ahalko dira oztopo barik.
- Kuadrilla txapelketa: Beraien adin tartera probak moldatzea
Topaguneetan gazte kuadrilla txapelketa moldatzeko konpromisoa hartu da eta parte hartzeko adina bajatu egin da urtebete. Modu horretan, Haurren Kontseiluko haur nagusienek parte hartu ahal izango dute. Bestetik, Eguzkibegi Ikastolak, familientzako olinpiadak/txapelketa antolatuko du aurten, beraz, parte hartzera animatu ditugu.
Aurreko saioko erantzunak eman eta gero, pregoilariaren proposamenak egiteko aukera izan dute. Proposamenak egitea asko kostatu zaiela esan beharra dago, hala ere, denbora tarte nahiko izan dute eta honako hauek izan dira kontseiluak egindako proposamenak:
- Galdakaoko Alkatea
- Haurren Kontseiluko kide bat
- Galdakaoko nesken futbol taldea
- Galdakaoko nesken saskibaloi taldea
- Josu Telleria (Bertsolaritza irakaslea)
Proposamenak prozesura eraman dira eta balorazio teknikoa gainditu dutenak bozkatzen ari dira.
Saioari amaiera emateko, hamaiketakoa bat egin da eta horren ostean, hurrengo urteko kide berrientzako mezuak idatzi dituzte. Mezu horietan, euren esperientzia, ikasitakoa eta lortutakoa jasotzen da.
LH5koek beraz, kutxa bat margotu dute eta barruan mezuak sartu dituzte datorren urtean egongo direnentzat. LH4koan ordea, kutxa horiek gordetzeko boltsatxoak margotu eta pertsonalizatu dituzte, eurek izango dira hurrengo ikasturtean hasiera emango diotenak saioari hain zuzen. Bukatzeko, guztiok elkar agurtu eta zoriondu dugu, egindako lan onagatik eta datorren urtean elkar ikusiko dugulakoan joan gara ikastetxeetara.
Topaketari dagozkion proposamenak:
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...