Auzotik Galdakao. 3 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri.
About this process
Prozesu hau honi dagokio Auzotik Galdakao
Gure herriko auzoen garapen integral eta orekatua helburu duten tokiko politikak diseinatu eta abian jartzera zuzendutako herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua.
Proiektu honen helburua Galdakaoko auzoen inguruan konprometitutako eragileak artikulatu eta inplikatzea da, lurraldearen garapenean funtsezkoak diren eragileen parte-hartzean interes berezia jarriz: instituzioak, gizarte-eragileak, eragile ekonomikoak eta udalerriko auzokideak.
3 eremua Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri auzoek osatzen dute.
Proiektua garatzeko, urrats hauek emango dira:
- Gure auzoen garapenarekin zerikusia duten auzokide eta eragileak identifikatzea eta haiekin harremanetan jartzea.
- Auzo bakoitzaren errealitatearen azterketa egitea.
- Auzoaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa bateratua egitea.
- Lurraldeko beharrak, erronkak eta elementu giltzarriak identifikatzea, estrategia diseinatu eta garatzeko.
- Datozen lau urteetan auzoak garatzeko gizarte eta udal estrategiak eta ekintzak definitzea.
- Lankidetza eta lurralde-artikulazioa sustatzea.
- Eremu bakoitzean Lurralde-Kontseilua abian jartzea, parte hartzeko organo egonkor gisa.
Pertsona eta erakunde onuradun eta parte-hartzaileak
- Gizarte-ehuna: irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakunde formalen sarea (legez eratuak: elkarteak, fundazioak, sareak, etab.) eta informalen sarea (legez eratu gabeko taldeak, kolektiboak eta sareak), hainbat interesgune eta/edo lurralderen inguruan egituratzen direnak (auzoak eta udalerriak).
- Erakunde-sarea: udaleko edo udalaz gaindiko erakundeetatik udalerrirako eta udalerriko biztanleentzako politika publikoak (zerbitzuak, programak, proiektuak eta jarduerak) garatzen dituzten zentroen, baliabideen eta profesionalen sarea (ez dute zertan udalerri barruan egon behar). Eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoak.
- Ehun ekonomikoa: jarduera lurraldean garatzen duten ekimen ekonomikoen sarea (irabazi-asmoarekin) eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren beste ekimen batzuk (helburu sozial eta/edo solidarioak dituzten eta irabazi-asmorik ez duten enpresa-ekimenak).
- Biztanleria: Galdakaon bizi, lan egin edo bizitzaren zati bat bertan egiten duten pertsonak.
Partekatu: