Auzotik Galdakao. 3 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri.
1. tailerra. 3 eremua
Técnico de Participación del Ayuntamiento de Galdakao / Concejala de Participación de Galdakao / Vecinos y vecinas de los barrios de la zona 3 / Asociación de vecinos y vecinas de Olabarri / Asociación de vecinos y vecinas de Bekea / Asociación de vecinos y vecinas de Elexalde / Eguzkibegiko Gurasko Elkartea
----
Galdakaoko Parte-hartze teknikaria / Parte-hartze zinegotzia / 3 eremuko auzkideak / Olabarriko auzokide elkartea / Bekeako auzokide elkartea / Elexaldeko auzokide elkartea / Eguzkibegiko Gurasko Elkartea
♂️ 11 / ♀️ 14
Haurren zaintza zerbitzua
10 urtetik beherako haurrak zaintzeko zerbitzuaBehar bereziak dituzten partaideentzako zerbitzua
Zeinu-hizkuntza itzulpen zerbitzua, maila kognitiboko aniztasun funtzionala dutenentzako laguntza, etab.Tailer honetan prozesua azaldu eta pertsona edo kolektibo interesgarriak identifikatuko dira.
Tailerrak honako helburuak ditu:
- Auzotik Galdakao eta horren faseak aurkeztea eta parte-hartzaileak bertan kokatzea.
- Prozesurako funtsezkoak diren taldeak eta eragileak identifikatzea eta sailkatzea.
- Lurraldean komunikatzeko eta parte hartzeko espazioak eta kanalak identifikatzea.
- Parte-hartzaileen proposamenak jasotzea eta 0 eta 1 faseak garatzeko gako batzuk aurkitzea
Bertaratutako parte-hartzaileak
Bileraren kronika
Sarrera
Bilera Maite Arandia Parte-hartze Arloko zinegotziaren ongietorri mezuarekin hasi da. Maitek lehen sarrera bat egin dio Auzotik Galdakao proiektuari, tokiko parte-hartze politiken bilakaeraren emaitza dela adierazteko.
Aurreko legegintzaldiaz geroztik, gobernu-taldearentzat parte-hartzea da bere politikaren ardatz nagusietako bat, eta lehen urtetik jarri ziren abian aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak. Lau edizioren ondoren, zenbait irakaspen atera dira. Besteak beste, beharrezkoa dela horrelako prozesuak auzoetara hurbiltzea eta emaitzek lurralde-orekaren alde egitea. Galdakao oso herri zabala da, eta oso auzo ezberdinak ditu.
Saioaren azalpena
Parte-hartze teknikariak hitza hartu du, eta, lehenik eta behin, hizkuntza kontuk planteatu ditu. Pertsona guztiek euskara ulertzen ez dutenez, bakoitzak zein hizkuntzatan parte hartu nahi duen aukeratzea proposatzen du, eta norbaitek argibideren bat behar badu, naturaltasun osoz eska dezala.
Azaldu du saioak hainbat atal izango dituela, eta aurkezpen-errondarekin eta pertsonak prozesuan kokatzeko dinamika espazial batekin hasiko dela. Auzo desberdinetako pertsonak daudela egiaztatu da, baina badira ordezkaritzarik gabeko auzoak.
Teknikariak Auzotik Galdakao proiektua eta bere faseak azaldu ditu:
- Eremuka lan egitearen ideiak auzoen errealitatea politika publikoetara hurbiltzea du helburu. 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan emaitza onak eman dituen planteamendua da.
- Galdakao zonifikatu da eta bi eremu hautatu dira proiektuarekin esperimentatzeko. Erabaki horiek herritarrekin batera hartu dira hainbat lan-saiotan.
- Fasekako prozesu bat diseinatu da: 0 fasea (diseinu partekatua), 1 fasea (diagnostikoa), 2 fasea (estrategia) eta 3 fasea (gauzatzea eta jarraipena).
- 0 fasean, lurraldeko funtsezko eragileak inplikatu nahi dira, maila desberdinetan.
- Prozesu honetako mugarri garrantzitsuenetako bat da 0 fasearen amaieran (udazkenean) Lurralde Kontseilua sortzea, udal eta herritarren ordezkaritza-organo gisa.
- Hori guztia parte hartzeko ordenantzaren proiektuarekin lotuta dago, eta laster jakinaraziko zaie herritarrei, dokumentuari ekarpenak egin diezazkioten.
Taldearen lana
Taldeari honako zeregin hauek egiteko eskatzen zaio:
- Funtsezko eragileak identifikatzea (pertsonak, erakundeak, gizarte-ehuna...).
- Inplikazio-mailak esleitzea, hiru maila ezarriz: handia (talde eragilea), ertaina (lurralde kontseilua) eta txikia (foroak, laguntza puntualak...).
- Lurraldeko informazio eta partaidetza kanal eta gune nagusiak biltzea.
Asmoa da identifikatutako eragileak proiektuan parte hartzera gonbidatzea, maila guztietan. Inplikazio-mailak identifikatutako eragileentzako proposamenak dira, eta onartu ahal izango dituzte edo ez.
Lanaren emaitza honako hau da:
GIZARTE ERAGILEAK:
- INPLIKAZIO ALTUA:
- INPLIKAZIO ERTAINA: Bekeako auzo elkartea, Elexaldeko auzo elkartea, Usargoitiko auzo elkartea (zalantza baden), Olabarriko auzo elkartea.
- INPLIKAZIO BAXUA:
PERTSONAK:
- INPLIKAZIO ALTUA: : bi izen eman dira eta haiekin kontaktatuko da.
- INPLIKAZIO ERTAINA:
- INPLIKAZIO BAXUA:
ERAGILE INSTITUZIONALAK:
- INPLIKAZIO ALTUA:
- INPLIKAZIO ERTAINA:
- INPLIKAZIO BAXUA: Elexaldeko institutoa, FP Anda Mari, Kiroldegia – Udala, Hilerria, Eguzkibegi ikastola, Egia Eskola.
EKONOMIA ERAGILEAK:
- INPLIKAZIO ALTUA:
- INPLIKAZIO ERTAINA: Bekeako poligonoko enpresak, Erletxeko poligonoko enpresak, Guturrubaiko poligonoko enpresak.
- INPLIKAZIO BAXUA: Aretxondo Jatetxea, Andra Mari jatetxea, Sagardotegia, Basoa taberna, K200, Antonio Uriarte aroztegia, Golf zelaia, Olabarriko enpresak, Eleiza, Olabarriko enpresak eta gasolindegia.
Bestalde, zonan komunikazio-kanal hauek jasotzen dira:
- “Benetako” buzoneoa. Jendea kexu da ez delako leku guztietara iristen (Olabarri, Altamira edo Belategi)
- Bandoak.
- Informazioa elizan.
- Kartela Altamirako iturrian.
- Informazioa Olabarriko zaborren eremuan.
- Watxap taldeak – bidalketa selektiboak.
- Totemak.
Azkenik, hurrengo bilera Galdakaon (zentroan) egitea erabaki da, astearte batean, 18:30ean.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...