Auzoko Plana. 1 eremua
#galdakaONpartehartu Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo auzoen garapenerako parte-hartze prozesua
Prozesu hau honi dagokio Auzoetako planak
Auzoetako Planen proiektuak Gobernu Planeko “Auzo bakoitzerako ekintza planak” izeneko neurriari erantzuten dio.
Prozesu honen helburua Galdakaoko 1 eremuko auzoen azterketa estrategikoa egitea da, eremu horretarako plan estrategiko bat modu kolektiboan formulatu eta garatu ahal izateko.
1 eremua Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo auzoek osatzen dute.
Proiektua garatzeko, urrats hauek emango dira:
- Auzoaren garapenarekin zerikusia duten erakunde eta eragileak identifikatzea eta haiekin harremanetan jartzea.
- Auzo bakoitzaren errealitatearen azterketa egitea.
- Auzoaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa prozesuak sortzea.
- Lurraldeko beharrak, erronkak eta elementu estrategikoak identifikatzea, Auzoetak Plana diseinatu eta garatzeko.
- Datozen lau urteetan auzoak garatzeko gizarte eta udal estrategiak eta ekintzak definitzea.
- Lankidetza eta lurralde-artikulazioa sustatzea.
- Auzo Kontseiluak abian jartzea, parte hartzeko organo egonkor gisa.
Pertsona eta erakunde onuradun eta parte-hartzaileak
- Gizarte-ehuna: irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakunde formalen sarea (legez eratuak: elkarteak, fundazioak, sareak, etab.) eta informalen sarea (legez eratu gabeko taldeak, kolektiboak eta sareak), hainbat interesgune eta/edo lurralderen inguruan egituratzen direnak (auzoak eta udalerriak).
- Erakunde-sarea: udaleko edo udalaz gaindiko erakundeetatik udalerrirako eta udalerriko biztanleentzako politika publikoak (zerbitzuak, programak, proiektuak eta jarduerak) garatzen dituzten zentroen, baliabideen eta profesionalen sarea (ez dute zertan udalerri barruan egon behar). Eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoak.
- Ehun ekonomikoa: jarduera lurraldean garatzen duten ekimen ekonomikoen sarea (irabazi-asmoarekin) eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren beste ekimen batzuk (helburu sozial eta/edo solidarioak dituzten eta irabazi-asmorik ez duten enpresa-ekimenak).
-
Biztanleria: Galdakaon bizi, lan egin edo bizitzaren zati bat bertan egiten duten pertsonak.
Zer erabaki
Auzoko Plana
Nork parte hartzen du
Herritarrak
Nola erabakitzen da?
Azterketa eta eztabaida
Area
Arloa-
Parte-hartzea eta Ahalduntzea
Esparrua
Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo
Antolakuntza eremua
Parte-hartzea eta Gardentasuna
Talde sustatzailea
Galdakaoko Udala
Hasiera-data
2023(e)ko Martxoak 7
Bukaera-data
2027(e)ko Apirilak 30
Erreferentzia: galdakao-PART-2022-03-10
Partekatu: