Auzotik Galdakao. 1 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
Joan den martxoaren 18an aurkeztu zen Olabarrietako pertsona nagusien lokalean 1 eremuko diagnostikoaren aurrerapena. Saioaren helburua eremua osatzen duten auzoetako bizilagunekin kontrastea egitea izan zen, horrela behin betiko dokumentua idazteko bidean aurrera egiteko.
Urtarrilaren 16an eta 28an bi jarduera parte-hartzaile garrantzitsu egin ziren Auzotik Galdakao proiektuaren barruan, 1 eremuan, Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugo auzoak biltzen dituena. Tailerra eta deriba dira. Urtarrilaren 16an, 18:00etatik 20:00etara, 23 lagun inguru hurbildu ziren Aperribaiko eskolara, eta auzoen beharrak, indarguneak eta horiei erantzuteko proposamenak identifikatzeko lan kolektiboa egin genuen bertan.
Ondoren, urtarrilaren 28an, igandea, 11:00etatik 13:30era, auzoetan zehar ibilaldi bat egin genuen auzoetako arazo batzuk bertatik bertara ikusteko. . 15 pertson...
Irakurri gehiago
Aste honetan, informazioa galdetegi bidez biltzeko lanari ekin zaio 1. eta 2. eremuetan. Azaroaren 20ko astean, inkestatzaile talde batek etxez etxe inkestak egingo dizkio lagin adierazgarri bati. Era berean, prozesu osoari buruzko informazio-liburuxka bat sartuko da auzoko etxeetako postontzietan, auzokideek egiten ari den guztiaren berri izan, informazioa biltzeko lana erraztu eta proiektuan beste modu batzuetan parte har dezaten.
Oporren etenaldiaren ondoren, irailean zehar Parte-hartze eta Gardentasun Arloa lanean aritu da talde eragileari eta arloari berari 1. eremuko diagnostikoaren lanak egiten eta plana idazten lagunduko duen talde teknikoa osatzeko.
Diagnostikoari dagokionez, Begirune Fundazioa kontratatu da, gizarte-ikerketan eskarmentu handia duen erakundea.
Prozesua dinamizatzeko, aldiz, Nommad Sdad. Cooperativa de Iniciativa Social-en laguntza izango dugu bide-lagun. Honek ezagutza praktiko handia du parte-hartze prozesuen esparruan.
Une honetan, taldea diagnostikoarekin lotutako zereginei ekiteko beharrezkoa de...
Irakurri gehiago