Auzotik Galdakao. 1 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
Talde eragilearen 5. bilera. 1 eremua
Bigite elkartea, Aperribaiko Auzokideen elkartea, Aperribai-Olabarrieta-Txistulandako auzokide elkartea, Galdakaoko Udala (Parte-hartze eta Gardentasuna eta EISE)
Saio honetan urtarrilaren 16ko tailerra eta urtarrilaren 28ko deriba prestatu ditugu.
Bileraren kronika
Bilera aurkezpenekin hasi da. Maite Arandia Parte-hartze eta Gardentasuneko zinegotzia ere aurkeztu da.
Jarraian, taldekide batzuek eskatu egin dute metroa dela eta egiten ari diren lanen inguruan informazio gehiago jartzeko. Esan da, baita ere, azken aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan onartu egin zela azokideentzat garratzitsua den informazioa paperez zabaltzeko proposamena.
MAITE ARANDIAREN AZALPENA
Maitek bilerara etortzeko arrazoia azaldu du. Aldez aurretik, barkamena eskatu du IƱigo Alkatearen izenean, bera ez etortzeagatik. Talde eragileko kideen inplikazioa eskertu eta Auzotik Galdakao proiektuak gobernu taldearentzat duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Adierazi du parte-hartze politikak tokiko politikaren funtsezko ardatza direla aurreko agintalditik, eta, besteak beste, arlo horretan lan egiteko teknikari espezifiko bat izatea horren erakusgarri dela.
Maitek adierazi nahi du, halaber, talde eragileak proiektuaren inguruan lanean hilabeteak daramatzan bezala, gobernu-taldea ere horretan ari dela buru-belarri. Lan sakona egin du hiru saiotan (atzo, urtarrilak 8, azkena izan da) prozesuaren markoa adosten joateko. Lan honen emaitza izan dira aipatu nahi dituen erabaki garrantzitsu batzuk:
Parte-hartze ordenantzaren onarpena: ordenantza abenduko Osoko Bilkuran onartu zen. Osoko bilkuraren erabaki horren ondoren, 30 eguneko epea itxaron behar da, norbaitek alegazioren bat egin nahi badu. Alegaziorik ez badago, hasierako onarpen hori behin betikoa izango da. Alegaziorik egonez gero, aztertu eta erantzun egin behar dira, eta horrek ordenantza indarrean sartzea atzeratuko luke. Oposizioko alderdi batek alegazioren bat egingo zuela iragarri zuen Osoko Bilkuran bertan. Atzerapen honen ondorioz, lurralde-kontseiluen sorrera atzeratu egingo da (ordenantza behin betiko onartu arte itxaron beharra baitzegoen).
Auzotik Galdakao proiektua hedatzea: jakina denez, Auzotik Galdakao proiektua bi eremutan garatzen ari da oraingoz, esperientzia pilotu moduan. Gobernu taldeak erabaki du lanak hasiko direla 2024ko irailean Galdakaoko gainerako eremuetan diagnostikoak egiten has daitezen (1. fasea).
Auzotik Galdakaorako aurrekontua: Gobernu taldeak badaki konpromisoa aurrekontuetan ere adierazten dela. Horregatik, Auzotik Galdakao proiektuak eremu bakoitzean aurrekontu propioa izango duela erabaki du, eremu bakoitzaren prozesu berean aurrekontu horren xedea erabaki dadin. Oraindik zehazteke dago eremu bakoitzerako zenbatekoa. Bestalde, ez da baztertzen udal-gobernuak egokitzat jotzen dituen eta zenbateko hori gainditzen duten zenbait jarduketa aurrekontu orokorretik erantzun ahal izatea.
Eskertu eginda Maite bilerara hurbiltzea. Esan da aspaldian detektatu zela parte-hartze prozesuetan lurralde-oreka sustatu beharra, eta proiektu hau ildo horretatik doala ikustea ona da. Aurrekontu parte-hartzaileen lehenengo prozesuetan hori ez zela egiten azaldu du norbaitek.
Galdetu a ea Maite izango ote den eremu honetarako erreferente politikoa. Azaldu da Maite Parte-hartze eta Gardentasun zinegotzia dela. Beraz, bere funtzioa beste bat da. Laster sortuko den Lurralde-Kontseiluan, adiz, bai, aurreikusita dago kontseiluko presidentea arduradun politiko bat izango dela eta, praktikan, erreferente funtzio hori beteko duela.
Jugo auzoaren egoera mahaigaineratu da. Urrun dagoen auzoa da, utzita, Galdakaoko mapan agertu ere egiten ez dena.
URTARRILAREN 16KO TAILERRA
Maitek agur esan du, eta saioaren lehenengo atazan zentratu da taldea. Komunikatzeko eta urtarrileko jardueretan parte hartzera animatzeko modurik onenaz ari gara. Lehenengoa hilaren 16ko tailerra da.
Komunikazioa indartzeko beharraz aritu gara, eta honako proposamen hauek egin dira:
- Kartela/Bandoa farmazian. Esku-orriak ere utzi daitezke.
- Eskolako AMPA.
- Auzokide elkarteen watxap taldeak.
- Kartela/Bandoa kontsultorioan.
- Kartela/Bandoa liburtutegian.
- Kartela/Bandoa autobusaren markesinan.
- Galdabusaren euskarrietan.
- Totem digitala.
Parte-hartze Arlotik talde eragileari mezu bat bidaltzea proposatzen da, bi jarduerei (tailerra eta deriba) buruzko informazioa jasoko duena, hainbat formatutan (oso laburra, laburra, luzea...), hainbat saretan itsatsi ahal izateko (WhatsApp taldeak, X, Instagram, Facebook...). Norbaitek eskatuz gero, beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera ere eskaintzen da (adibidez, arabierara).
Totemak erabiltzea ere proposatzen da.
URTARRILAREN 28KO DERIBA
Urtarrilaren 28ko (igandea) deriban jarraitu beharreko ibilbidea adostu da. Honako hau erabaki da:
- 11:00. Irteera puntua N-634ko bus geltokia.
- 11:15. Aperribai 35, 36 eta 37rantz abiatuko gara, eta bertan 15 minutu geldituko gara.
- 11:30. Txistulanda aldera abiatuko gara, eta bertan 15 minutu geldituko gara.
- 12:00. Olabarrietara jaitsiko gara.
- 12:45. Aperribairantz joango gara eta Doc tabernan amaituko dugu.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...