Lurraldeko Kontseilua - 1 eremua
#galdakaONpartehartu Lurraldeko Kontseilua - Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
Batzar honi buruz
Udalaren gaien (zerbitzuak, planak, programak, proiektuak eta jarduketak) kudeaketan herritarren partaidetza bideratzen, errazten eta sustatzen duen organoa.
Helburuak:
Helburu orokorrak:
- Proposamenak egitea, jarduketa publiko jakin bat edo martxan dagoen jarduketa bat aldatzea eskatzeko.
- Jarduketa proiektuei buruzko txostenak egitea, edo jada gauzatutako jarduketei buruzkoak.
- Jarduketaren bat gauzatzeko laguntza ematea (baterako ekoizpena).
- Partaidetza prozesu eta mekanismoak sustatzea.
Zehatzak, Auzotik Galdakao proiektuari lotuak:
- Herritarrek proiektuan parte har dezaten bultzatzea.
- Erakundeen eta Udalaren inplikazioa bultzatzea proiektuan.
- Lurraldeari eta prozesuan landu beharreko gaiei buruzko informazioa eta ezagutzak ematea.
- Prozesuaren jarraipena eta koordinazioa egitea.
Ekintzaren xedea

Osaera
- Kontseiluko presidentea. Kargu hori izango du alkatetzak Lurralde Kontseiliu horretarako esleitutako zinegotziak.
- Presidenteordetza. Adostasunez hautatutako herritar bat izango da. Ibilbide aitortua eta lurraldearen gizarte eta asoziazio bizitzari lotutakoa izan beharko ditu, eta kontseiluko kide bertaratuen bi herenen babesa izan beharko du. Bertaratutako kontseiluko kide guztiek hala adosten badute, beste presidenteordetza bat izendatu ahalko da.
- Idazkaritza Udal Idazkariari edo haren ordez arituko den udaleko teknikari bati dagokio.
- Parte-hartze organoaren jarduketa eremuan ardura duen teknikaria edo, halakorik ezean, parte-hartze arloko teknikaria.
- Udal talde bakoitzeko zinegotzi bat.
- Erakunde eta elkarteak, taldeak edo plataformak eta lurralde honetako bizilagunak, hala nahi izanez gero.
- Lurraldeari lotutako ekipamenduen eta zerbitzu publikoen erakunde sareko profesionalak.
Lotutako parte-hartze prozesuak
Gure herriko auzoen garapen integral eta orekatua helburu duten tokiko politikak diseinatu eta abian...
-
Hasiera-data
07/03/2023 -
Bukaera-data
30/04/2027
-
Sortze-data
14/03/2022 -
Partekatu: