Lurraldeko Kontseilua - 1 eremua
#galdakaONpartehartu Lurraldeko Kontseilua - Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
Lurralde kontseilua - 1 eremua
Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo
Nommad
4 auzokide publiko gisa / 4 vecinos y vecinas de público
♀️ 8 / ♂️ 8
1 eremuko estrategia egiteko prozesuan ezarri diren urratsei jarraiki, kontseilu honetan aurreko tailerrean landutako proposamenen balorazio teknikoak aurkeztuko dira. Balorazio horietan oinarrituta, kontseiluak 2025eko aurrekontuetan sartu nahi dituen proposamenak hautatuko ditu.
Bileraren kronika
HARRERA ETA AURKEZPENAK
Bilera kontseiluko presidentea den Amets Iturberen ongietorri mezuarekin eta esker onarekin hasi da. Eremuko auzokideak auzoen alde egiten ari diren lana eskertu eta aitortu du.
Bileraren helburua udal zerbitzu teknikoek baloratutako proposamenen artean hautaketa egitea dela azaldu du.
Aurkezpen-txanda egin da. Lanak hasi aurretik, aldez aurreko hainbat gai mahaigaineratu dira:
- Lau pertsona daude publiko gisa. Hausnarketa-lanean, boto-eskubiderik gabe parte hartzen utziko ote zaien galdetu da. Baietz erabaki da, baina talde politikoak ordezkatzen dituzten pertsonak publiko gisa joan daitezkeen argitu behar dela planteatu da. Gaia hurrengo kontseiluan aztertzea erabaki da, hala badagokio, erregelamenduan gai hori zehazteko.
Kontseiluaren lanari ekin zaio.
PROPOSAMENAK LEHENESTEKO LANA
Azaldu da azken tailer irekiaren ondoren, proiektuaren talde teknikoak proposamenak hautatu zituela balorazio teknikora bidaltzeko. Hautatuak izan ziren kosturik ez zutenak eta kostuaren estimazioa eremurako aurrekontuaren mugaren azpitik zutenak (185.000 €). Horrela, 39 proposamen hautatu ziren.
Balorazio teknikoaren ondoren, proposamen horiek honela sailkatu dira:
- Dagoeneko gauzatzen ari diren edo gauzatzea aurreikusita dagoen proposamenak: 10.
- Baztertutako proposamenak: 5.
- Kanpo-elementuen araberako bideragarritasuna edo gauzatze posiblea duten proposamenak: 3.
- 2025erako hautatu daitezkeen proposamenak: 17.
- Gobernu-taldeari aurkeztu behar zaizkion proposamenak (adibidez, eremurako dagoen aurrekontua gainditzeagatik, udalerri osoaren beharrei erantzuteagatik, etab.): 4.
Balorazioen errepasoa egin da. Agerian geratu da balorazio batzuek zalantzak sortzen dituztela eta kasu horietan zer gertatzen den galdetu da. Ulertzen ez diren, osatu gabetzat jotzen diren edo egin ez diren balorazioak arloetara itzuliko direla erantzun da.
Berrikuspenaren ondoren, hiru taldetan lan egiten da, ardatz bakoitzeko bat. Talde bakoitzak balorazioak aztertzea eta proposamenak lau taldetan sailkatzea eskatu da:
- Eragin handia duten eta beharrezko baliabide gutxi eskatzen dituzten proposamenak. 2025eko aurrekontuetarako hauen artean hautatu beharra dago.
- Eragin gutxi duten eta beharrezko baliabide gutxi eskatzen dituzten proposamenak. Gorde egiten dira, azken orduan berreskuratu badaitezke ere, soberan dagoen aurrekontuarekin.
- Eragin handia duten eta beharrezko baliabide asko inplikatzen dituzten proposamenak. Gobernu-taldeari bidali zaizkio, azter ditzan eta erantzun dezan.
- Eragin gutxi duten eta beharrezko baliabide asko inplikatzen dituzten proposamenak. Oraingoz baztertu egin dira.
Taldeek lan egin ondoren, hainbat proposamen hautatu dira, guztira 178.700 euroko kostua dutenak. Kostu txikiko proposamenen bat sartzeko aukera egongo litzateke oraindik. Hirigintzak Aperribaiko igogailuaren pasabidearen segurtasuna handitzeko neurri eraginkorren bat sartzeko proposamena berriro aztertzea proposatu da. Kostua gelditzen den tartearen barruan badago, hori ere hautatzea proposatu da.
Ulertzen ez diren edo osatu gabetzat jotzen diren balorazio batzuk berrikusteko eskaera nabarmendu da:
- 1.1.1.3. Auzoetan eragin handia duten jarduerei buruzko informazia modu eragingarrian ematea (adibidez, metroa), eskuorrien bidez, foroen bidez, etab. Eskatu da orain ematea informazioa metroaren lanen inguruan, protokoloa egin arte itxaron gabe.
- 1.2.1.1. Hilero kultur ekintzak antolatzea: kontzertuak, koralak, musikariak... Eskatzen da hilero ezin bada izan, maiztasun gutxiagorekin egitea, bi hilean behin, hiru hilean behin…
- 1.4.1.3. Eremuko kontseilu eta foroa. Ekintzak eta emaitzak ikusi nahi dira, hitzetatik harago.
- 1.4.2.1. Udalak auzoetako gorabeheren berri era proaktiboan izateko modua martxan jartzen saiatzea. Zalantzak agertu dira eman den erantzun teknikoarekin. Jarraipena eskatzen da.
- 1.4.3.1. eta 1.4.3.2. Udaltzainak kaleetatik oinez ibiltzea eta Udantzaintza komunitarioa. Segurtasunerako aurrekontua igotzea eskatu da hau posiblea izateko.
- 2.2.1.3. Paperontzi eta edukiontziak jartzea. Edukiontziak konpontzea. Edukiontziak eta paperontziak jartzea eskatu da.
- 3.1.1.5. Jugu eta Aperribai lotzen dituen bidea berreskuratzea. Proposamen hau baratu gabe ago.
Talde teknikoak azaldu du dena garbira pasatuko dela, eta irailaren 13rako ekintza horietarako aurrekontuak 2025eko partidetan sartu behar direla. Halaber, proposamenen gauzatzearen jarraipena parte-hartze plataformatik egin ahal izango dela azaldu dute.
JUGU AUZOKO KIDEAK ORDEZKATZEKO PROPOSAMENA
Kontseiluaren erregelamenduak jasotzen duenez, elkarte, erakunde edo talde politiko baten izenean dauden pertsonak baino ezin dira ordezkatuak izan. Kontseiluko kide diren Jugu auzotarren kasuan ere ordezkapena posible izatea planteatu da; izan ere, elkarte baten izenean ez datozen ere, Jugu auzoak badu nolabaiteko berezitasuna, eta aukera hori irekitzea gomendatzen du. Aho batez erabaki da hala izatea.
HITZAREN AZKEN TXANDA IREKI DA
Publiko gisa bertaratu diren pertsona batzuek parte hartu dute.
- Metroko obrek dirauten bitartean goialdeetako joan-etorriekin lotutako kontingentzia-planik ez dagoela ohartarazi da, adibidez, haurrak puntako orduetatik ikastolara eramateko.
- Obren eta horien eraginaren berri emateko eskatu da, eta talde politikoei gaia mugiarazteko eskatu zaie, hori egin dadin. Lehendakariak eskaera horri erantzuten saiatzeko konpromisoa hartu du. Era berean, informazio hori eman dezakeen norbait ekartzeko konpromisoa hartu du.
- Galdetu da ea zergatik ez den sartu Galdabusa goiko auzoetara iristeko proposamena Gobernu Taldeari berriro baloratzeko helaraziko zaizkion proposamenen artean. Hori ere egitea erabaki da.
Beraz. 3.1.1.3. proposamena berriro aztertu behar da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...