Lurraldeko Kontseilua - 1 eremua
#galdakaONpartehartu Lurraldeko Kontseilua - Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
Lurralde kontseilua - 1 eremua
Amets Iturbe Bustillo (EH Bildu); Alfredo Olea Pueyo (EAJ-PNV), Monika Bailón (Auzoak), Victor Trimiño Vegas (Socialistas Vascos), Parte-hartze eta Gardentasun teknikaria, Aperribaiko Auzokideen elkartea (honen izenean, Jose Luis Abelleira), Olabarrieta, Aperribai, Txistulanda eta Maisu Gallasteguiko Auzokideen elkartea (honen izenean, Leire Ontoso), IKASBAI elkartea (honen izenean, Beatriz Presa Saiz), Aperribaiko kontsultategia (bere izenean, María Jesús González González), Leticia Corona Guijarro, Maria Dolores Ramírez, Pili Uribarri, Lourdes Uribarri, Mª Luisa Yarza Echebarria, Juan Carlos Cantera Moreno eta Miguel Angel Martin Matas.
♀️ 10 / ♂️ 5
Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo auzoak biltzen dituen 1 eremuko Lurralde Kontseilua eratzeko saioa.
Bileraren kronika
Bertaratutakoei ongietorria eman zaie, eta bileran jarraituko den dinamika eta gai-zerrenda azaldu dira.
Bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egin ahal izango du, eta aurrerago aldi bereko itzulpenaren bidea esploratu ahal izango da, Udalak duen ekipoa erabiliz.
Lehenik eta behin, aurkezpenak egin dira eta kontseilua sortzeko saioa Auzotik Galdakao proiektuaren testuinguruan kokatu da. Jarraian, Kontseilua zer den eta zer ez den azaldu da. Azaldu da, aldi berean, kontseilua parte-hartze ordenantzan araututa dagoela.
Galderetaralo txanda ireki da, eta honako gai hauek sortu dira:
Zer neurri hartuko ditu Udalak eremuen arteko desorekari aurre egiteko?
Erantzun da, hain zuzen ere, politikoki erabakitzeko dagoen gaietako bat dela nola banatuko den proiekturako aurrekontua eremuen artean. Beste batzuetan ere aipatu izan da banaketa hori desberdina izango dela, egoera desberdinak kontuan hartuta. Banaketa aste honetan bertan erabakiko da.
Galdetu da, baita ere, ea zentzurik duen Aperribaiko kontsultategia bertan egotea.
Erantzun da talde eragileak eskatutako presentzia bat dela, eta adostu da ekarpen handia egin dezakeela osasun komunitarioaren eremuan, auzoa ondo ezagutzen dutelako.
Galdetu du ea zergatik ez dagoen kontseiluan adinekoen elkartearen ordezkaritzarik.
Gonbidapena irekia izan dela eta nahi izan duena bertaratu dela erantzun da.
Zergatik ez dago Usansolo Herriako ordezkaririk?
Ordenantzak ez du behartzen talde politiko bakoitzeko ordezkari bat egotera, eta UHk espazio horretan ez parte hartzea erabaki du.
Gai horiek argitu ondoren, kontseiluaren lehen bilkura honetako zereginei heldu zaie. Kontseiluaren funtzionamenduari buruzko erabakiek erregelamendua osatuko dute:
Kontseiluko kideak hautatzea:
Kontseilua bertaratuek osatzea erabaki da. Honako hauek dira:
- Lehendakaritza: Amets Iturbe Bustillo (EH Bilduko zinegotzia, Alkatetzak delegatua)
- Talde politikoetako ordezkariak: Alfredo Olea Pueyo (EAJ-PNV), Toño González Gutiérrez (Auzoak) eta Victor Trimiño Vegas (Socialistas Vascos)
- Idazkaritza: Parte-hartze eta Gardentasun teknikaria (Alkatetzak izendatua)
- Antolatu gabeko herritarrak: Leticia Corona Guijarro, Maria Dolores Ramírez, Pili Uribarri, Lourdes Uribarri, Mª Luisa Yarza Echebarria, Juan Carlos Cantera Moreno eta Miguel Angel Martin Matas.
- Herritar antolatuak: Aperribaiko Auzokideen elkartea (honen izenean, Jose Luis Abelleira), Olabarrieta, Aperribai, Txistulanda eta Maisu Gallasteguiko Auzokideen elkartea (honen izenean, Leire Ontoso) eta IKASBAI elkartea (honen izenean, Beatriz Tresa Saiz).
- Erakunde publikoak: Aperribaiko kontsultategia (bere izenean, María Jesús González González)
Kontseiluaren konfigurazioak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa betetzen du, % 60 emakumeak baitira eta % 40 gizonak.
Kontseiluaren izena:
Partaidetza-prozesu ireki txiki bat irekitzea proposatu da, kontseilurako izen proposamenak jasotzeko eta “1 eremuko Lurralde Kontseilua” ez izendatzeko. Gai hau atzeratzea erabaki da, oraingoz garrantzitsua ez delako.
Saioak egiteko toki, egun eta orduak:
Bilerak beti asteartea izatea erabaki da, 18:30etik 20:30era. Lokal honetan.
Saioen maiztasuna:
Kontseilua urtean gutxienez 3 aldiz bilduko dela erabaki da.
Saioen publizitatea:
Bilkurak publikoak izatea erabaki da, edukiera mugatuta eta aldez aurretik izena emanda. Batzorde Iraunkorrak erabakiko du, gai-zerrenda prestatzeko unean, zenbat denbora utzi ahal izango zaion Kontseiluko kide ez diren bertaratuei.
Dinamizazioa:
Saioen dinamizazioa Partaidetza eta Gardentasuneko teknikariari ematea erabaki da.
Bilkuren deialdiak:
Deialdiak e-mailez eta WhatsApp bidez bidaliko dira, eta komeni da kideek erabaki.galdakao.eus webgunean kontu bat irekitzea, Kontseiluarekin lotutako jakinarazpenak jasotzeko.
Batzorde Iraunkorra:
Herritarren aldetik, Batzorde Iraunkorreko kideak honako hauek izango dira: Jose Luis Abelleira, Miguel Angel Martin Matas, Leticia Corona eta Lourdes Uribarri.
Era berean, bertaratutako talde politikoek batzorde horretako kide nor izango den erabakiko dutela erabaki da, eta hori hurrengo bilkuran erabakiko da.
Kontseiluko lehendakariordea:
Kontseiluaren lehendakariordeak herritarra izan behar duela azaldu da. Erabaki hori hurrengo kontseilura atzeratzea erabaki da.
Ordezkapen-sistema:
Elkarte, erakunde edo talde politiko baten ordezkari gisa bertaratzen diren pertsonen kasuan, haien izenean beste pertsona batzuk joan ahal izatea erabaki da, pertsona horiek beti berberak izan daitezen ahaleginduz. Antolatu gabeko herritarrak, aldiz, ezin izango da ordezkatu.
Kide berriak:
Beste pertsona batzuk sartzeko aukera zabalik mantentzea erabaki da, eta Kontseiluak baloratuko du, une bakoitzean, kide gehiago onartzea.
Foro horretaz gain, herritarrak batzeko eta lan egiteko beste espazioak sotu ahal diren galdetu da.
Erantzun da baietz, jakina. Kontseiluak foro irekiak deitzea erabaki dezakeela. Izan ere, Auzotik Galdakaora prozesuaren 2. fasean egitea aurreikusita dago.
Azkenik, bilkuraren amaiera gisa, hurrengo bilera 15 egun barru izango dela azaldu da, eta bilera horretan Auzotik Galdakao proiektua monografikoki aztertuko dela.
Saioa itxi da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...