Lurraldeko Kontseilua - 1 eremua
#galdakaONpartehartu Lurraldeko Kontseilua - Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
Lurralde kontseilua - 1 eremua
Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo
Nommad
♀️ 7 / ♂️ 8
Saio honetan Kontseiluak Auzotik Galdakao proiektuaren estrategiaren inguruan lan egingo du.
Gai zerrenda prestatzen ari gara. Laster argitaratuko dugu.
Bileraren kronika
Saioaren edukia azaldu da:
- Aurkezpenak.
- Kontseiluaren erregelamendua onartzea.
- Auzotik Galdakaoko estrategiaren egituraren inguruko lana.
- Hurrengo urratsak.
ERREGELAMENDUA AURKEZTEA ETA ONARTZEA.
Aurkezpenen ondoren, aurreko bilkuran egiteke geratu ziren gaiei heldu zaie, erregelamendua onartutzat emateko:
Kontseiluaren lehendakariordetza hautatzea.
Zozketa bidez erabaki da pertsona hori Miguel Angel Martín Matas izango dela.
Batzorde Iraunkorrean talde politikoen ordezkari gisa parte hartuko duen pertsona hautatzea.
Victor Trimiño Vegas izango dela erabaki dute talde politikoek.
Erregelamendua onartutzat ematen da.
AUZOTIK GALDAKAOKO ESTRATEGIAREN EGITURAREN INGURUKO LANA.
Lehenik eta behin, azaldu da dagoeneko erabaki dela zer kopuru esleituko zaion eremuari, prozesuaren esparruan haren xedea erabaki dadin. 185.000 € izango dira.
Estrategiaren egitura adostu beharreko gai garrantzitsua dela azaldu da, proposatutako jarduera guztiak modu ordenatuan jasotzeko gai izan behar baitu. Gure gauzak gordetzeko armairu bat bezalakoa da. Modu logiko batean ordenatuta egon behar du, dena erraz aurkitzeko. Era berean, gaur adostutako egitura proposamenak jaso ondoren berrikus daitekeela eta berrikusi behar dela azaldu da.
Lantalde teknikoak proposamen bat dakar eztabaidarako. Taldean lan egin ondoren, egiturak lau maila izango dituela adostu da:
- Arlo estrategikoak (AE)
- Ildo estrategikoak (IE)
- Ekintza estrategikoak (EE)
- Ekintza operatiboak (EO)
Gaurko saioan lehenengo hirurak landuko ditugu. Laugarrena (ekintza operatiboak) jasoko diren proposamenak izango dira. Horietako asko identifikatuta eta ordenatuta ditugu, baina hori tailer irekian landuko da, udaleko teknikariekin batera.
Egitura honako hau izango da:
AE.1. EGUNERO OPARO BIZITZEKO LEKUA.
(Kultura, Hezkuntza, Euskara, Berdintasuna, Gazteria, Adinekoak, Migrazioa, Herritarren parte-hartzea eta Gardentasuna, Gizarte Zerbitzuak, Udaltzaingoa eta Bizikidetza, Sustapen ekonomikoa eta Enplegua, etab.)
IE1.1. Eremuan informazioa, parte-hartzea eta gizarte-kohesioa sustatzea.
EE.1.1.1. Auzoetarako komunikazio estrategia hobetzea.
EE.1.1.2. Gizarte-ehuna, boluntariotza eta gizarte-ekintza bultzatzea
EE.1.1.3. Herritarren parte-hartzea indartzea.
IE1.2. Lurraldeko udal baliabideak, zerbitzuak eta programazioa hobetzea eta zabaltzea.
EE.1.2.1. Adin guztietarako kultur eta aisialdi programazioa auzoetan.
EE.1.1.2. Inguruko biztanleei gizarte-arreta emateko zerbitzuak indartzea.
IE1.3. Tokiko merkataritza bultzatzea eta auzoetan kontsumoa sustatzea.
EE.1.3.1. Ekintzailetzari laguntzea.
EE.1.3.2. Merkataritza eta auzokideen artean auzoetan kontsumitzea sustatzea.
IE1.4. Udal zerbitzuak eta baliabideak eremura hurbiltzea.
EE.1.4.1. Presentzia teknikoa eta politikoa auzoetan.
EE.1.1.2. Gorabeherak komunikatzeko, erantzuteko eta konpontzeko kanalak hobetzea.
EE.1.1.3. Hurbileko Udaltzaintza zerbitzua garatzea.
AE.2. EGUNERO OSASUNEZ BIZITZEKO LEKUA.
(Ingurumena, Jasangarritasuna, Osasuna, Kirola, etab.)
IE2.1. Inguruan jarduera fisikoa eta osasun komunitarioa sustatzea.
EE.2.1.1. Jarduera fisikorako eta kirolerako espazioak.
EE.2.1.2. Inguruko auzoetan osasun komunitarioko programa bat garatzea.
EE.2.1.2. Adin guztietarako kirol programazioa auzoetan.
IE2.2. Auzoetako osasungarritasuna eta garbitasuna hobetzea.
EE.2.2.1. Hiri-altzariak konpondu eta berriak jartzea.
EE.2.2.2. Kutsadura akustikoa arintzeko neurriak.
EE.2.2.3. Lorategiak eta espazio publikoa mantentzea eta garbitzea.
IE2.3. Inguruko ingurumen-baliabideak modu iraunkorrean babestea eta kudeatzea.
EE.2.3.1. Baso-masa mantentzea, kudeatzea eta garbitzea.
EE.2.3.2. Suteak prebenitzeko neurriak.
EE.2.3.3. Inguruko biodibertsitatea eta baliabide naturalak berreskuratzea eta balioestea.
AE.3. BIZIMODU EROSOA BIZITZEKO LEKUA.
(Hirigintza eta Obrak, Mugikortasuna eta Garraioa, Etxebizitza eta Sustapen Publikoak, etab.)
IE.3.1. Inguruko auzo guztien mugikortasuna, irisgarritasuna eta lotura hobetzea.
EE.3.1.1. Garraioa eta konektibitatea hobetzea eremuaren barrura eta kanpora begira.
EE.3.1.2. Irisgarritasun integraleko neurriak inguruko auzo guztietan.
IE. 3.2. Azpiegiturak eta hiri-altzariak eta espazio publikoaren antolamendua hobetzea.
EE.3.2.1. Azpiegituretako eta espazio publikoko segurtasun-neurriak.
EE.3.2.2. Trafikoa eta aparkalekua arautzea.
EE.3.2.3. Hirigintza-kontrola.
Egitura hori izanik, azaldu egin da ariketa teorikoa dela, eta praktikan bikoizketak izan daitezkeela eta eremuen eta lerroen arteko harreman oso estuak daudela. Adibidez:
Jugu eta Aperribai lotzen dituen bidea berreskuratzea bi ildotan sar daiteke:
- IE2.1. Inguruan jarduera fisikoa eta osasun komunitarioa sustatzea.
- IE.3.1. Inguruko auzo guztien mugikortasuna, irisgarritasuna eta lotura hobetzea.
Era berean, EE.3 eta EE.2 elkarri lotzearen garrantzia azpimarratu da, hau da, hirigintza-gaiak jasangarritasunarekin lotzea.
HURRENGO URRATSAK.
Hurrengo urratsa maiatzaren 28rako aurreikusitako tailer ireki bat dela azaldu da, estrategiaren proposamenak lantzeko. Udal teknikarien presentzia egongo da. Lekua zehazteke dago oraindik.
Azken urratsa balorazio teknikoen ondoren jarduerak lehenestea izango da. Hori Kontseiluan egingo da, uda aurreko azken bilkuran
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...