Parte-hartze ordenantza
#galdakaONpartehartu Parte-hartze ordenantza egiteko parte-hartze prozesua
"Honekin lotutako agiriak" izeneko beheko atalean ordenantzaren testua eskuratu ahal duzu.
About this process
Prozesu honen helburua Udaleko parte-hartze ordenantza berria idaztea da, herriko auzokideekin lankidetzan.
Herritarren parte-hartzea udal-politikaren erdigunean kokatzeko helburuarekin bat (Gero bat denontzat. Un futuro compartido planaren 67. neurria). Gobernu taldeak agintaldiaren amaieran herritarren partaidetzarako ordenantza bat izatea ezarri du helburu gisa.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legeak berak 68. artikuluan ezartzen duenez, euskal udalerriek herritarren partaidetzarako politika garatu beharko dute, "ahal dela", udal-erregelamendu organiko baten bidez.
Ordenantzaren etorkizuneko testuak, besteak beste, gai hauek jaso ahal izango ditu: herritarrek partaidetzaren esparruan dituzten eskubideen zehaztapena (eskaera-eskubidea, herritarren proposamenerako eskubidea, herri-ekimena, etab.), partaidetza-organoen definizioa (sektore- eta lurralde-kontseiluak, foroak, behatokiak...), parte hartzeko tresnak (herri-kontsulta, herritarren kontsulta, entzunaldi publikoa, etab.) edo herritarren eta Udalaren arteko lankidetzarekin lotutako alderdiak (zerbitzuen kudeaketa komunitarioa, udalerrirako onura publikoko elkarte izendapena, etab.) edo parte-hartzea esparru digitalean.
- Ordenantza egiteko eta onartzeko, 10 hilabeteko lan-prozesu bat diseinatu da, eta, prozesu horren hainbat fasetan, Galdakaoko udal-arloek, herritarrek eta gizarte-eragileek parte hartuko dute.
Partekatu: