Aniztasun funtzionala duten pertsonen parte-hartzea
#galdakaONpartehartu Aniztasun funtzionala duten galdakaoztarren inguruko azterketa parte-hartzailea
About this process
Galdakaoko Udalak badaki
aniztasun funtzionala duten pertsonek oztopoak dituztela
udal zerbitzu eta programetara iristeko
eta bertan parte hartzeko.
Horregatik, Udalak urratsak eman nahi ditu
egoera hori hobetzeko eta Galdakao herria
gero eta inklusiboagoa izan dadin.
Lehenik eta behin, Parte-hartzea Arlotik
Udalak begiratuko du egoera zein den:
- Zer uste eta behar duten
aniztasun funtzionala duten bizilagunek. - Udal zerbitzuek zer eskaintzen dieten.
Horretarako, galdetegi baten bidez datuak jasoko dira:
- 6 eta 65 urte arteko pertsonei zuzenduta dago,
desgaitasunaren ziurtagiria badute
edo Udalak antolatutako jardueretan parte hartzeko
laguntzaren bat behar badute
(laguntzen dien norbait, espazioen egokitzapena,
zeinu-hizkuntzako interpretea…). - Udal zerbitzuei buruzko galderez osatuta dago:
ea ezagutzen dituzten, erabiltzen dituzten,
oztopoak egoten diren, bizitako esperientziak…
Udalak laguntza eskatzen die
aniztasun funtzionala duten pertsona guztiei,
haien familiei eta ingurukoei
galdetegia bete dezaten.
Partekatu: