Auzotik Galdakao. 3 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri.
Gaur Auzotik Galdakao proiektua 3., 4., 5., eta 6. eremuetan aurrera eramateaz arduratuko den talde teknikoa bildu da. Taldekide bakoitzak proiektu honetan duen zeregina aurkeztu du eta, horren ondoren, zereginen sekuentzia logikoa eta kronograma adostu dira.
Orain, talde eragileak berriro ere biltzeari ekingo zaio, datorren astetik aurrera.
Oporren etenaldiaren ondoren, irailean zehar Parte-hartze eta Gardentasun Arloa lanean aritu da talde eragileari eta arloari berari 3. eremuko diagnostikoaren lanak egiten eta estrategia idazten lagunduko duen talde teknikoa osatzeko.
Diagnostikoari dagokionez, Wikitoki kontratatu da, gizarte-ikerketan eskarmentu handia duen erakundea.
Prozesua dinamizatzeko, aldiz, Hiritik At-en laguntza izango dugu bide-lagun. Honek ezagutza praktiko handia du parte-hartze prozesuen esparruan.
Nerabeen parte-hartzea sustatzeko prozesurako Argizai kontratatu da. Erakunde galdakaoztar honen herria ondo ezagutzea...
Irakurri gehiago