Auzotik Galdakao. 3 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri.
Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri auzoetako beharren diagnostikoa egiten ari gara. Horretarako, besteak beste, bi jarduera antolatuko ditugu auzokideentzat irekita. Horietakoren batean, edo bietan, parte hartu nahi baduzu, beheko formularioa bete behar duzu.
Lantegia: azaroaren 11n, astelehena, 18:00etatik 20:00etara, auzokide guztiei irekita egongo den tailer bat antolatuko da. andasegi eskolako areto nagusian egingo da.
Deriba: azaroaren 23an, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, ibilaldi gidatu bat antolatuko da auzoetan zehar, toki adierazgarrietan gelditu eta diagnostikoan jaso beharreko alderdiak bistaratuko dira. Udaletxetik abiatuko gara goizeko 11:00etan.
Izena emateko txantiloia
Jarduera hauek hobeto antolatzeko, mesedez, bete ondorengo formularioa.