Auzotik Galdakao. 3 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri.
2. tailerra. 3 eremua
Galdakaoko Udala (Parte-hartze eta Gardentasuna) eta hainbat auzokide / Ayuntamiento de Galdakao (Área de Participación y Transparencia) y vecinos y vecinas de la zona.
♀️ 3 / ♂️ 7
Bigarren tailer honetan proiektuaren plangintza xehetasunez azalduko dugu. Bereziki, 1. fasea (diagnostiko partekatua) azalduko dugu.
Bileraren kronika
BILKURAREN AURKEZPENA.
Bileraren helburuak aurkeztu dira: aurreko saiora joan ez zirenentzat prozesua berriro azaltzea, 1. fasea xehetasunez azaltzea eta proiektua geldiarazi edo lagundu dezaketen elementuen inguruan lan egitea.
PROIEKTUA AURKEZTEA.
Aurkezpen-txandaren ondoren, proiektuaren azalpenari ekin zaio. Azaldu da Auzotik Galdakao proiektuak Galdakaoko auzoen garapen orekatua bilatzen duela, eta horretarako, lehen urrats gisa, udalerria zonifikatu da. Sei eremu definitu dira. Horietako bakoitzean 4 fase dituen proiektu bat jarriko da abian.
- 0 fasea. Prozesuaren definizioa eta diseinua. Udalak proiektu bat prestatu du eta auzotarrekin eztabaidatu nahi du, auzo bakoitzaren errealitatera hobeto egokitzeko.
- 1.fasea. Parte-hartze bidezko azterketa estrategikoa. Eremu bakoitzaren errealitatea aztertuko da, haren beharrak identifikatzeko.
- 2.fasea. Estrategia formulatzea. Behar horietan oinarrituta, auzoak hobetzeko bidean aurrera egiteko 4 urterako jarduketak bilduko dituen proiektua prestatuko da.
- 3. fasea. Estrategia abian jartzea. Jarduerak datozen 4 urteetan jarriko dira abian.
Halaber, azaldu da 1. fasearen hasieran Lurralde Kontseilua sortuko dela. Partaidetza-organo hori Udalak (arduradun politikoak eta teknikoak) eta herritarrek (kontseiluko kide izateko interesa duten pertsonak eta erakundeak) osatuko dute. Kontseiluaren eginkizunetako bat izango da estrategian jasotako jardueren jarraipena egitea. 2024ko azaroan sortzea aurreikusi da.
Aurkezpenaren lehen zati horren ondoren, zalantza batzuk sortu dira:
- Zer gertatzen da proiektua garatzen den bitartean gobernua aldatzen bada? Non geratzen dira konpromisoak? Erantzun da proiektuak oinarri sendoa duela eta Lurralde Kontseilua bezalako elementuak daudela, eta horien funtzionamendua Osoko Bilkurak onartutako ordenantza batek arautzen duela, eta ez dela erraza atzera egitea, batez ere proiektuak (aurreikusita dagoen bezala) emaitza onak ematen baditu.
- Proiektuak epe luzera begira dagoela kontuan hartuta, zer gertatzen da premiazko esku-hartzea eskatzen duten gaiekin? Premiazko gaiek beste ibilbide bat jarraitu behar dutela erantzun da. Herritarrentzako arreta-kanalak daude abisuak kudeatzeko, mantentze-zerbitzu bat dago, etab. Kanal eta zerbitzu horiek ondo funtzionatzen ez dutela uste bada, gai hori proiektuaren barruan azter daiteke, hobekuntza-proposamenak jasotzeko.
- 3. eremuko auzo batzuk pandemiaz geroztik masifikatzen ari direla aipatu da. Jende asko paseatzen, eta horrek auzoetako bizimodua oztopatzen du (paseoan ibiltzeko pentsatuta z dauden errepide estuak, adibidez). Gai hori diagnostikoan zehar aterako dela adierazi da, eta proiektutik jorratzea baloratu beharko dela.
Aurkezpenaren bigarren zatian xehetasun handiagoz azaldu da proiektuaren 1. fasea. Urritik martxora bitartean informazioa bilduko da eremuaren diagnostikoa egiteko. Jarduera hauek egingo dira:
- Biztanleei egindako inkesta (teknika kuantitatiboa). Azaroa eta abendua bitartean egingo da.
- Eztabaida-taldeak (teknika kualitatiboa). Azaroan egingo dira.
- Tailer irekiak. Jarduera parte-hartzailea, nahi duten pertsona guztiek auzoei buruzko ikuspegia eman dezaten. Abenduan egingo dira.
- Deriba. Auzoetan barrena gidatutako ibilbide bat da, leku jakin batzuetan geldituz, arazo eta behar desberdinei buruz hitz egin ahal izateko. Urtarrilean egingo da. Deriba bat, agian, eremu osoa zeharkatzeko nahikoa ez izatea planteatzen da, haren tamaina dela eta.
PROIEKTUA LAGUNDU EDO OZTOPATU DEZAKETEN ELEMENTUEN INGURUKO HAUSNARKETA.
Proiektuari lagun diezaioketen alderdien inguruan hausnartzeko eskatu zaio taldeari, bai eta proiektua geldiarazi edo zaildu dezaketenen inguruan ere. Ideia hauek sortu dira:
Proiektua geldiarazi edo zaildu dezaketen faktoreak:
- Auzoren batean izan ezik, oro har, 3. eremuan ez dago auzo-kontzientziarik.
- 3. eremuaren barruan nabarmen hobeto dauden eremuak daude (adib. Elexalde) Desorekak daude.
- Proiektuak ez du interes bera sortzen auzo guztietan. Eremuko auzo guztien presentzia bermatzeko zailtasunak.
- Jendea mesfidati eta sinesgabe dago. Urte askotako ahanztura instituzionala.
- Auzokideek eremuko auzoen inguruan duten ezagutza urria da.
- Auzo-topaketarako puntuak falta dira.
- Komunikazio txarrak auzoen artean.
Proiektuari lagun diezaioketen faktoreak:
- Ez dira identifikatzen, auzoren batek, adibidez, auzo-sentimendua duela egiaztatzeaz gain.
Azkenik, prozesuan zehar ateratzen joango diren zenbait gai aipatu dira:
- Udalaren arreta eskasa eguneroko arazoei.
- "Erreferente" argi eta eraginkorrak falta dira, auzoak konponketak eskatzeko, kexak helarazteko eta abarretarako erabil ditzakeen pertsonak.
- "Auzolan" gutxi.
Oro har, mesfidantza da nagusi, baina eremuko auzoen mesedetan laguntzeko gogoa somatzen da.
Hurrengo saioa oporren ondoren egitea proposatu da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...