Auzotik Galdakao. 1 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
2. tailerra. 1 eremua
Gadakaoko Udala (Parte-hartzea eta Gizarte Zerbitzuak) / Ayuntamiento de Galdakao (ParticipaciĆ³n y Servicios Sociales), Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako auzokideen elkartea / AsociaciĆ³n de vecinos y vecinas de Aperribai, Olabarrieta y Txistulanda, Olabarrietako auzokideen elkartea / AsociaciĆ³n de vecinos y vecinas de Olabarrieta, Bigite Elkartea, Basandere elkartea, Sdad. Recreativa de Olabarrieta, Olabarrietako Adinekoen elkartea eta hainbat auzokide
Eremuko agente nagusiak eta haien inplikazio mailak identifikatzeko egindako lehenengo tailerraren ondoren, bigarren tailer honetan prozesuaren Talde Eragilea eratuko da.
Deituta daude:
- Martxoaren 21ean egindako Auzo Planaren 1. tailerrean parte hartu zuten pertsonak.
- Tailer hartan identifikatu ziren eta parte hartzeko gonbidapen zuzena jasoko duten pertsonak eta funtsezko agenteak.
Bileraren kronika
Hasierako aurkezpenen ondoren, gai-zerrendako puntuak jorratu dira:
Auzo-planen proiektuaren azalpena. Tailerra auzoko planen proiektuaren testuinguruan kokatu da. Auzoak multzokatzeko ideia azaldu da, eremu bakoitzeko errealitatetik hurbilago lan egin ahal izateko. Parte-hartze ordenantzaren gaiari heldu diogu pixka bat, badirudi eta interesa piztu duela. Azaldu denez, herritarrek parte hartzeko dituzten eskubideak betetzen direla eta politika publikoak eraginkorragoak direla bermatzeko tresna da. Hiru mailatan lan egiteko beharraz hitz egin da, epe laburrean, ertainean eta luzean. Auzoko planen proiektua epe luzerako proiektua da, baina epe ertainera emaitzak ikusten has daiteke; izan ere, plana egiteko prozesuan bertan, planaren diseinuaren zain egon gabe erantzun ahal izango diren beharrak hautemango dira. Oporretatik bueltan sortuko den Auzo Kontseiluaz ere hitz egin da.
Diagnostikoaren 1. fasearen azalpena. Lan-kronograma azaldu da, proposamena taldearekin adosteko. Azalpen xehatua deskarga daitekeen dokumentuan aurki daiteke. Ondo ikusi da, baina oso prozesu luzea dela esan da. Emaitzak epe laburrean ikusteko beharra nabarmena da. Epea laburtzeko aukeraz hitz egin da, baina taldeak badaki maiatzeko hauteskundeek asko baldintzatzen dutela. Egokiena diagnostikoa berehala hastea litzateke, baina ez da posible.
Proiektua erraztu edo geldiarazi dezaketen elementuen inguruan lan egin da. Bi taldetan lan egin dugu. Bi alderdi horien inguruan eztabaidatzeko eskatu da. Honako gai hauek atera dira:
- Proiektuaren galga-elementuak: (1) gazteak prozesura erakartzeko zailtasunak; (2) Olabarrietan erreferentziazko topagune edo lekurik ez egotea (taberna, gizarte-zentroa...); (3) planteatutako prozesua oso luzea da eta desmobilizazioa eta motibazioa falta izatea ekar dezake; (4) udalarekiko feedbacka ez da oso ona, Udalak auzoarekiko duen komunikazio txarra; (5) herritarren mesfidantzatik abiatzen ari gara; (6) auzoen eta udalaren arteko distantzia fisikoa, bereziki Jugoren kasuan; (7) inguruko auzoen arteko oztopo fisikoak eta orografikoak; (8) inguruko auzoen behar desberdinak; (9) kultura-ondarearen katalogoaren prozesuaren ondoren sortutako nolabaiteko auzo-banaketa; (10) prozesu hau oztopa dezaketen konpontzeke dauden oinarrizko gai asko; (11) udal-arlo guztiak inplikatzeko zailtasuna.
- Proiektuaren alde egin dezaketen elementuak: (1) auzokideek elkar ezagutzen dute; (2) auzoek nortasun sendoa dute; (3) Udalak auzoarekiko duen interesa; (4) auzotarrak interesa erakusten ari dira proiektuan, nolabaiteko aktibazioa dago; (5) udal-arlo batzuk oso inplikatuta daude, hala nola Gizarte Zerbitzuak edo Parte-hartzea; (6) auzoan pertsonak eta kolektiboak integratzearen aldeko interesa eta lana egiten ari a; (7) eremuko auzoen artean interesak eta beharrak partekatzeko aukera dago.
- Proposamen batzuk ere egin dira: (1) Udala bere betebeharrak betetzera behartzeko modua bilatzea. Ildo horretan, Auzo Kontseiluak, elkarrizketa egonkorrerako gune gisa, funtziona dezakeela planteatu da; (2) prozesuaren epeak murrizten saiatzea, (3) bizilagunei hobeto informatzea.
Azkenik, uda aurretik azken saio bat egiteko aukera planteatu da, itxiera gisa. Bilkura horretan (ekainean), parte hartzeko ordenantza azal liteke, eta ikus liteke zer alderditan egon daitekeen lotuta auzo-planen proiektuarekin (adibidez, bertan arautzen da Auzoko Kontseilua). Saio informalagoa izatea proposatu da, pikatzeko zerbait eta guzti. Ondo ikusten da eta taldea deialdiaren zain gelditu da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...