Auzotik Galdakao. 1 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
1. tailerra. 1 eremua
Olabarrieta, Txistulanda eta Aperribaiko Auzokideen elkartea, Olabarrietako Auzokideak, Basandere
Auzokideak / Vecinos y vecinas
Tailer honetan prozesua azaldu eta pertsona edo kolektibo interesgarriak identifikatuko dira.
Tailerrak honako helburuak ditu:
- Auzoetako planak eta horien faseak aurkeztea eta parte-hartzaileak bertan kokatzea.
- Prozesurako funtsezkoak diren taldeak eta eragileak identifikatzea eta sailkatzea.
- Lurraldean komunikatzeko eta parte hartzeko espazioak eta kanalak identifikatzea.
- 0 fasean elkarrizketatzeko agenteak detektatzea.
- Parte-hartzaileen proposamenak jasotzea eta 0 eta 1 faseak garatzeko gako batzuk aurkitzea
Bileraren kronika
AURKEZPENAK
Unai Amezagak (Parte-harzte teknikaria) eta Axel Morenko (Nommad kooperatiba) haien burua eta tailerraren dinamika aurkeztu dute.
Parte-hartzaileen aurkezpenerako tartea ireki da, eta parte-hartzaileei eskatu zaie azaltzeko zerk animatu dituen parte hartzera. Honako arrazoi hauek eman dira:
- Auzoan mugitzen dena ezagutzea.
- Auzoa hobetzea.
- Aldaketa-prozesuak gertutik jarraitzea.
- Auzoari ekarpena egitea.
- Parte-hartzearekin zerikusia duenarekiko interesa.
- Aperribai "laborategi" interesgarri gisa. Esperimentatzeko leku pribilegiatua.
- Udalak auzorako dituen planak ezagutzea.
- Batez ere orainarekiko kezka.
Bertaratutakoen erdiek baino gehixeagok adierazi dute noizbait parte hartu dutela parte hartzeko prozesuetan edo guneetan. Gainerakoek lehen aldiz egiten dute.
PROZESUAREN AZALPENA
Talde dinamizatzaileak tailerraren dinamika eta auzoko planaren prozesua azaldu ditu. Hauek dira ideia nagusiak:
- Eremuka lan egitearen ideiak auzoen errealitatea politika publikoetara hurbiltzea du helburu. Iazko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan emaitza onekin entseatu da.
- Galdakao zonifikatu da eta bi eremu hautatu dira proiektuarekin esperimentatzeko. Erabaki horiek herritarrekin batera hartu dira hainbat lan-saiotan.
- Fasekako prozesu bat diseinatu da: 0 fasea (diseinu partekatua), 1 fasea (diagnostikoa), 2 fasea (plana egitea) eta 3 fasea (gauzatzea eta jarraipena).
- 0 fasean, lurraldeko funtsezko eragileak inplikatu nahi dira, maila desberdinetan.
- Prozesu honetako mugarri garrantzitsuenetako bat da 0 fasearen amaieran (iraila-urria) Auzo Kontseilua sortzea, udal eta herritarren ordezkaritza-organo gisa.
- Hori guztia parte hartzeko ordenantzaren proiektuarekin lotuta dago, eta laster jakinaraziko zaie herritarrei, dokumentuari ekarpenak egin diezazkioten.
TALDEAREN LANA
Taldeari honako zeregin hauek egiteko eskatzen zaio:
- Funtsezko eragileak identifikatzea (pertsonak, erakundeak, gizarte-ehuna...)
- Inplikazio-mailak esleitzea, hiru maila ezarriz: handia (talde eragilea), ertaina (auzo kontseilua) eta txikia (foroak, laguntza puntualak...)
- Lurraldeko informazio eta partaidetza kanal eta gune nagusiak biltzea.
- Asmoa da identifikatutako eragileak proiektuan parte hartzera gonbidatzea, maila guztietan. Inplikazio-mailak identifikatutako eragileentzako proposamenak dira, eta onartu ahal izango dituzte edo ez.
LANAREN EMAITZA
Hau da taldearen lanaren emaitza:
GIZARTE-EHUNA:
- INPLIKAZIO HANDIA: Jubilatuen Elkartea, Olabarrieta Auzo Elkartea, Olabarrieta, Txistulanda eta Aperribai Auzo Elkartea, Basandere, Jai Batzordea eta Sdad. Recreativa Olabarrietako
- INPLIKAZIO ERTAINA: Adinekoen zentroa
- INPLIKAZIO TXIKIA: Dantza taldea
- ZEHAZTU GABEKO INPLIKAZIOA: FAE, Kempo Taldea eta Peña Kalimotxo
PERTSONAK:
- INPLIKAZIO HANDIA:
- INPLIKAZIO ERTAINA: Pertsona jakin bat aipatu da
- INPLIKAZIO TXIKIA: Bizilagunak, Haurrak, Adinekoak, txirrindula zaleak, pertsona bat aipatu da
- ZEHAZTU GABEKO INPLIKAZIOA: Postaria eta apaiza
ERAKUNDE-SAREA:
- INPLIKAZIO HANDIA: Ludoteka, Topagune, EISE eta Gizarte Langilea
- INPLIKAZIO ERTAINA: Anbulatorioa (Marije) eta Eskola (Zentroa eta Guraso elkartea)
- BEHE-MAILAKO INPLIKAZIOA: Adingabeen Zentroa eta Haurreskola
- ZEHAZTU GABEKO INPLIKAZIOA: Liburutegia eta Ertzaintza
EHUN EKONOMIKOA:
- INPLIKAZIO HANDIA:
- INPLIKAZIO ERTAINA: Farmazia
- INPLIKAZIO TXIKIA:
- ZEHAZTU GABEKO INPLIKAZIOA: Ile-apaindegiak, Auzoko tabernak, Aperribaiko merkataritza, Helena denda, Okina, Nagusien egoita, Bengoa koltxoiak, Technimas eta Tauro & Richard
Parte-hartze Arloa Talde Eragilean parte hartzeko identifikatutako eragileekin harremanetan jarriko da, taldea sortzeko bilkurara gonbidatzeko. Bilera apirilaren 18an izango da, leku berean, 18:20tik 20:20ra.
Azken erronda bat egin da, eta egiaztatu da tailerra interesgarria izan dela.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...