Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Guztiontzako jolastoki inklusibo eta ez sexistak
Gune berdeen beharra edo jolastokietan jolasten ez ezik, irakurtzen edo ikasten ere egoteko aukera izan. Horretarako, mahaiak eta espazioak eduki behar dira, kalitatezko iturri edo instalazio onak; aterpendun guneak (eguraldi txarretik babesteko), baita ere, patioetan definituta dauden zelaietatik aparte, kirol desberdinak praktikatzeko eremuak sortzea.
Futbola da istilu gehien sortzen duen kirola, eta askok irtenbide bezala porterietan sareak egotea proposatu dute, baloiak zelaitik ez eskapatzeko.
Espazioen erabilpena kudeatzen lagundu ahal dien eta jolas/joku berriak proposatzen dien norbait egotea interesgarria ikusi dute, dinamizatzaile moduko bat; dena den, oso beharrezkoa dute haien denbora haiek nahi duten horretan aritzeko aukera izatea (hau da, gidatua ez den tartea) eta horretarako espazio berdeak edo ez antolatuak sortzearen beharra: futbol porterÃa barik, saskibaloiko saskiak barik edota baldintzatzen duen objektu barik.
Eremu horietan, margozteko, lasai egoteko edota haien artean mahai jolasetan aritzeko aukera izan nahiko lukete.
Proposamen hau baztertu da arrazoi hauengatik:
Hezkuntza, Berdintasun eta Obra eta Zerbitzuen arloek proposamena aztertu dute, arlo horiek guztiek zer esan badutela uste dugulako. Proposamena aztertu ondoren, baloratu da lehenik eta behin ikastetxe bakoitzak aztertu behar duela nola erabiltzen ari den bere patioa, eta, hortik aurrera, erabilera hori nola hobetu daitekeen pentsatu behar dela. Azkenik, ikastetxe bakoitzaren proposamen zehatzekin (agian ikastetxe bakoitzak gauza desberdinak behar dituelako), Udalak baloratuko luke hobekuntzaren bat egin dezakeen.
Proposamenarekin lotutako topaketak:
Hirugarren saioa (2023/2024)
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...