Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Orain aurtengo ikasturtean Kontseilukide izango diren Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrak hautatzen ari gara.
Haurren Kontseilua Galdakaoko ikastetxeetan, 4. eta 5. mailetan, matrikulaturik dauden ikasleek osatzen dute.
2021/2022 ikasturtean 23 kide daude kontseiluan.
Haurren aukeraketa prozesua
Taldekideen zerrenda osatzeko, bi prozedura ezberdin konbinatuko dira:
Zozketa: klase bakoitzeko umeekin zozketa egingo da parte-hartzailea hautatzeko. Zozketa egiteko, klasekide bakoitzari ausazko zenbaki bat egokituko zaio, ondoren, klasekide guztiak zenbaki horien arabera txikitik handira ordenatzeko. Zerrenda horretako lehenengo umea izango da kide titularra, eta ordezkoa behar izanez gero, zerrendaren ordena jarraituko da (ordezkoa titularraren genero berekoa izango da). Zozketaren emaitzetan genero parekidetasuna bermatuko da zentro bakoitzean. Zozketa Udaleko Parte-hartze Arloarekin batera egino da.
Izendapen zuzena: Kontseiluko ume taldean beti egongo da zentro bakoitzak zuzenean hautatutako ume bat. Honen helburua da ausazko sistema hutsak bermatzen ez duen aniztasuna egongo dela ziurtatzea.