Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Hirugarren saioa (2023/2024)
Haurren Kontseiluko kideak / Niños y niñas miembros del Consejo de Infancia
Galdakaoko Udalak proposatutako gaietako bat landuko da: eskoletako patioak, Udalaren eskumenen barruan.
Bileraren kronika
Haurren Kontseiluko 3.saioa Bengoetxeko nagusien lokalean egin da. Oso saio berezia egun horretakoa, rol jolas baten bidez, kideek euren iritzia emateko, besteenak entzuteko eta gaiaz hausnartzeko espazioa sortu baita.
Lokalaren kanpoaldean, haurrei dinamika berezia prestatu dugula azaldu diegu. Aurreko saioaren harira, lanketa sakonagoa egiteko planteamendua azaldu diegu: haien aurrean 5 mahai topatu dituzte eta horietan, objektu desberdinak. Objektu horien bidez, parte hartzaileen rolak azaldu dizkiegu: postaria, idazkaria, moderatzailea eta adituak. Guztira 15 minutu izan dituzte mahai bakoitzean egoteko, baita bertan planteatu diegun gaiaz eztabaidatzeko eta informazioa trukatzeko ere. Gainera, rol desberdinak probatzeko aukera izan dute, mahaia aldatzean, aurreko rola beste batek hartu duelako eta haurrek, hurrengo rola probatzeko aukera izan dutelako. Azkenengo saioan, Ametsen (zinegotziaren) laguntzarekin Udalaren esku-hartzea patioetan zein den definitu zen eta, ildo horretatik, mahai bakoitzean eztabaidatzeko eta informazioa elkar trukatzeko 5 gai planteatu dizkiegu.
11:30-11:45 bitartean, deskantsua egin dugu eta hamaiketakoa hartzeko zein haien artean jolas librean aritzeko denbora izan dute. Ondoren, lanketarekin jarraitu dugu. Oso giro polita sortu da talde bakoitzean eta agerian gelditu da zein roletan erosoago sentitzen diren gure kideak.
Saio honetatik proposamen desberdinak jaso dira eskoletako patioen erabilerara bideratuta.
Bukatzeko, agur esan aurretiko dinamika gauzatu dugu: hitz baten bidez, saioa definitzea eskatu diegu eta atera diren hitzen artean hauk topatu ditugu: lasaitasuna, poztasuna, lagungarria, pentsatu, mintzatzea, aukerak, umeen aukerak,… besteak beste.
Topaketari dagozkion proposamenak:
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...