Tokiko Klima eta Energia Plana (TKEP)
#galdakaONpartehartu Galdakaoko Klima eta Energia Plana egiteko prozesua
Parte-hartze prozesua amaitu egin da.
Bi kanal ireki dira plana egiteko prozesuan parte hartu nahi duten Galdakaoko herritarrek eta gizarte-eragileek horretarako aukera izan dezaten:
- Diagnostiko-fasea: online galdetegiak udalerriko sektore bakoitzeko eragile nagusiei.
- Formulazio estrategikoaren fasea: otsailan zehar bi tailer egingo dira ekintza-agertokiaren gainean, 2030era begira. Lantegietako batean klima-aldaketaren gaian interesa duen galdakazotar orok parte hartu ahal izango du. Bestean, udalerriko eragile nagusitzat jotzen direnak gonbidatuko dira parte hartzera, hala nola, udalerriko gizarte, ekonomia eta kultura arloko eragileak.
- Ekintza planaren fasea: martxoaren amaieran tailerrak egingo dira Galdakaoko funtsezko eragileekin (1. lantaldea) eta herritarrekin (2. lantaldea), klima-aldaketa arintzeko eta egokitzeko neurriak lehenesteko eta elkarrekin diseinatzeko.
Tailerrei buruzko informazio guztia esteka honetan aurkituko duzu.
Telegram edo Whatsap bidez ere zure zalantzak bidali ahal dizkiguzu.