Tokiko Klima eta Energia Plana (TKEP)
#galdakaONpartehartu Galdakaoko Klima eta Energia Plana egiteko prozesua
Parte-hartze prozesua amaitu egin da.
Funtsean lan teknikoa da. Egoera aztertuko da, energia-balantzean eta berotegi-efektuko gasen isurketen balantzean (arintzea) eta klimaren joeren eta klima-mehatxuen aurreko kalteberatasunaren eta arriskuaren analisian oinarrituta (egokitzea). Hainbat informazio-iturri erabiliko dira, bai eta aztertu beharreko sektore bakoitzeko funtsezko eragileei galdetegi bat ere.
ARINTZEAREN DIAGNOSTIKOA
Klima-aldaketaren ondorioak hain larriak ez izatea lortzea da arintzea, atmosferara berotegi-efektuko gasak (BEG) isurtzea saihestuz edo murriztuz.
Berotegi-efektuko gasen inbentarioa eta udalerrian eta Udalean identifikatutako sektoreen balantze energetikoa egitean oinarritzen da arintzearen diagnostikoa, baita eraikinen, instalazio publikoen, argiteria-taulen eta udal-flotaren kontabilitate energetikoa egitean ere.
Horrela, kontsumoan eta emisioetan eragin handiena duten eta joera negatiboena duten sektoreak identifikatu ahal izango dira.
Hauek dira arintze-diagnostikoaren fase honetan aztertuko diren sektoreak eta esku-hartze eremuak:
EGOKITZEAREN DIAGNOSTIKOA
Egokitzapena da klima-aldaketaren egungo eta etorkizuneko ondorioetara egokitzeko prozesua.
Galdakaoko udalerriak aurre egin behar dion klima-aldakortasuneko egoera, bertako eremu eta sektoreen arrisku klimatikoak eta kalteberatasuna, eta etorkizuneko aldaketei eta joerei aurre egiteko gaitasuna ezagutzea da helburua. Ezagutza horri esker, Galdakaon klima-aldaketara egokitzeko zer neurri hartuko diren zehaztu ahal izango da (TKEP), arrisku eta kalteberatasun horiek maila onargarri bateraino murrizteko.