Auzotik Galdakao. 6 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Berezikoetxe eta Zabalea.
1. tailerra 6 eremua
Galdakaoko udaleko Parte-hartze teknikaria / Parte-hartze zinegotzia / Zabaleako Auzokide elkartea / BITSI auzokide elkartea / Hainbat auzkide
Técnico de Participación del Ayuntamiento de Galdakao / Concejala de Participación / Asociación de vecinos y vecinas de Zabalea / Asociación de vecinos y vecinas BITSI / Vecinos y vecinas de la zona
♂️ 5 / ♀️ 7
Tailer honetan prozesua azaldu eta pertsona edo kolektibo interesgarriak identifikatuko dira.
Tailerrak honako helburuak ditu:
- Auzotik Galdakao eta horren faseak aurkeztea eta parte-hartzaileak bertan kokatzea.
- Prozesurako funtsezkoak diren taldeak eta eragileak identifikatzea eta sailkatzea.
- Lurraldean komunikatzeko eta parte hartzeko espazioak eta kanalak identifikatzea.
- Parte-hartzaileen proposamenak jasotzea eta 0 eta 1 faseak garatzeko gako batzuk aurkitzeko.
Bileraren kronika
Sarrera
Bilera Maite Arandia Partaidetza Arloko zinegotziaren ongietorri mezuarekin hasi da. Maitek lehen sarrera bat egin dio Auzotik Galdakao proiektuari, tokiko parte-hartze politiken bilakaeraren emaitza dela adierazteko.
Aurreko legegintzaldiaz geroztik, gobernu-taldearentzat parte-hartzea da bere politikaren ardatz nagusietako bat, eta lehen urtetik jarri ziren abian aurrekontu parte-hartzaileen prozesuak. Lau edizioren ondoren, zenbait irakaspen atera dira. Besteak beste, beharrezkoa dela horrelako prozesuak auzoetara hurbiltzea eta emaitzek lurralde-orekaren alde egitea. Galdakao oso herri zabala da, eta auzo oso ezberdinak ditu.
Gobernu taldeak proiektu hau martxan jartzea erabaki du. Honako erabaki hauek ere hartu dira:
- Galdakao 6 eremutan banatzea.
- Eremu bakoitzari aurrekontu bat esleitzea, bere beharren arabera.
- Nerabeen parte-hartzea ere bultzatzea. Haurrek (9-11 urte) Haurren Kontseiluaren bidez parte hartzen dute.
- Proiektua eremu guztietan aldi berean ezartzea, 1. eta 2. eremuetako esperientzia pilotuak izan ezik, horiek apur bat aurretik doazelako.
Saioaren azalpena
Parte-hartze teknikariak hitza hartu du, eta, lehenik eta behin, hizkuntza kontuk planteatu ditu. Pertsona guztiek euskara ulertzen ez dutenez, bakoitzak zein hizkuntzatan parte hartu nahi duen aukeratzea proposatzen du, eta norbaitek argibideren bat behar badu, naturaltasun osoz eska dezala.
Azaldu du saioak hainbat atal izango dituela, eta aurkezpen-errondarekin. Bestalde, galdetu da nork ez duen jaso informazioa postontzian. Antza, informazioa postontzietara heldu da.
Teknikariak Auzotik Galdakao proiektua eta bere faseak azaldu ditu:
- Eremuka lan egitearen ideiak auzoen errealitatea politika publikoetara hurbiltzea du helburu. 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan emaitza onak eman dituen planteamendua da.
- Galdakao zonifikatu da eta bi eremu hautatu dira proiektuarekin esperimentatzeko. Erabaki horiek herritarrekin batera hartu dira hainbat lan-saiotan.
- Fasekako prozesu bat diseinatu da: 0 fasea (diseinu partekatua), 1 fasea (diagnostikoa), 2 fasea (plana egitea) eta 3 fasea (gauzatzea eta jarraipena).
- 0 fasean, lurraldeko funtsezko eragileak inplikatu nahi dira, maila desberdinetan.
- Prozesu honetako mugarri garrantzitsuenetako bat da 0 fasearen amaieran (udazkenean) Lurralde Kontseilua sortzea, udal eta herritarren ordezkaritza-organo gisa.
- Hori guztia parte hartzeko ordenantzaren proiektuarekin lotuta dago, eta laster jakinaraziko zaie herritarrei, dokumentuari ekarpenak egin diezazkioten.
Galdetu da zergatik utzi diren kanpoan 12 eta 15 urte bitarteko gaztetxoak. Azaldu denez, zaila da adin-tarte horretarako metodologia egoki bat diseinatzea, urteetan laburra izan arren, oso ezaugarri desberdinak baititu. Oraingoz 15-17 tartearekin saiakuntzak egiten ari dira, eta hurrengo prozesuetan bideragarria ikusten bada, aurreko tarterako zerbait pentsatuko da.
Saioaren bigarren zatiari heldu zaio:
Taldearen lana
Taldeari honako zeregin hauek egiteko eskatzen zaio:
- Funtsezko eragileak identifikatzea (pertsonak, erakundeak, gizarte-ehuna...).
- Inplikazio-mailak esleitzea, hiru maila ezarriz: handia (talde eragilea), ertaina (auzoko kontseilua) eta txikia (foroak, laguntza puntualak...).
- Lurraldeko informazio eta partaidetza kanal eta gune nagusiak biltzea.
Asmoa da identifikatutako eragileak proiektuan parte hartzera gonbidatzea, maila guztietan. Inplikazio-mailak identifikatutako eragileentzako proposamenak dira, eta onartu ahal izango dituzte edo ez.
Lanaren emaitza honako hau da:
GIZARTE ERAGILEAK:
- INPLIKAZIO ALTUA: Zabaleako auzokideen elkartea, BITSI elkartea, Ganguren MT, Andra Mari Dantza Taldea.
- INPLIKAZIO ERTAINA:
- INPLIKAZIO BAXUA: Iberluzeko Anaitasuna pertsona nagusiak, Hostalaritza Elkartea, GBGE, Txirrindulari elkartea.
PERTSONAK:
- INPLIKAZIO ALTUA: bost izen aipatu dira.
- INPLIKAZIO ERTAINA:
- IPKAZIO BAXUA:
ERAGILE INSTITUZIONALAK:
- INPLIKAZIO ALTUA: EISE
- INPLIKAZIO ERTAINA: Ludoteka, Behargintza, Gizarte Zerbitzuak.
- INPLIKAZIO BAXUA:
EKONOMIA ERAGILEAK:
- INPLIKAZIO ALTUA: merkatarien elkartea.
- INPLIKAZIO ERTAINA:
- INPLIKAZIO BAXUA: Tanatorioa, Berezikoetxeko Martín taberna, Berezikoetxeko galegoen taberna, Zabaleako Labea okindegia, Zabalea taberna, Kurrusko okindegia, Zabaleako klinika Beterinarioa, Zabaleako farmazia, San Juán farmazia.
Bestalde, zonan komunikazio-kanal hauek jasotzen dira:
- Simón Lizanako whatsap taldeak.
- Telegram eta whatsap-eko kanalak.
- Bidalketa selektiboak.
- Informazio panelak.
- Bandoak.
Azkenik, hurrengo bilera leku berean egitea erabaki da, astearte batean, 19:00etan.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...