Auzotik Galdakao. 2 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta.
Talde eragilearen 5. bilera. 1 eremua
Zuhatzaurreko hostalarien elkartea, Bigite elkartea, Urretako AMPA, Tximelarreko auzokideen elkartea, Galdakaoko Udala eta Nommad Cooperativa / AsociaciĆ³n de hosteleras de Zuhatzaurre, AsociaciĆ³n Bigite, AMPA Urrea, AsociaciĆ³n de vecinas de Tximelarre, Ayuntamiento de Galdakao y Nommad.
Igogailua dago āæ
Igogailua behar baduzu deitu 688830479 telefonora iristeanSaio honetan urtarrilaren 15eko tailerra eta urtarrilaren 21eko deriba prestatu ditugu.
Bileraren kronika
Bilera aurkezpenein hasi da. Maite Arandia Parte-hartze eta Gardentasuneko zinegotzia ere aurkeztu da.
MAITE ARANDIAREN AZALPENA
Maitek bilerara etortzeko arrazoia azaldu du. Aldez aurretik, barkamena eskatu du IƱigo Alkatearen izenean, bera ez etortzeagatik. Talde eragileko kideen inplikazioa eskertu eta Auzotik Galdakao proiektuak gobernu taldearentzat duen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Adierazi du parte-hartze politikak tokiko politikaren funtsezko ardatza direla aurreko agintalditik, eta, besteak beste, arlo horretan lan egiteko teknikari espezifiko bat izatea horren erakusgarri dela.
Maitek adierazi nahi du, halaber, talde eragileak proiektuaren inguruan lanean hilabeteak daramatzan bezala, gobernu-taldea ere horretan ari dela buru-belarri. Lan sakona egin du hiru saiotan (gaur, urtarrilak 8, azkena izan da) prozesuaren markoa adosten joateko. Lan honen emaitza izan dira aipatu nahi dituen erabaki garrantzitsu batzuk:
Parte-hartze ordenantzaren onarpena: ordenantza abenduko Osoko Bilkuran onartu zen. Osoko bilkuraren erabaki horren ondoren, 30 eguneko epea itxaron behar da, norbaitek alegazioren bat egin nahi badu. Alegaziorik ez badago, hasierako onarpen hori behin betikoa izango da. Alegaziorik egonez gero, aztertu eta erantzun egin behar dira, eta horrek ordenantza indarrean sartzea atzeratuko luke. Oposizioko alderdi batek alegazioren bat egingo zuela iragarri zuen Osoko Bilkuran bertan. Atzerapen honen ondorioz, lurralde-kontseiluen sorrera atzeratu egingo da (ordenantza behin betiko onartu arte itxaron beharra baitzegoen).
Auzotik Galdakao proiektua hedatzea: jakina denez, Auzotik Galdakao proiektua bi eremutan garatzen ari da oraingoz, esperientzia pilotu moduan. Gobernu taldeak erabaki du lanak hasiko direla 2024ko irailean Galdakaoko gainerako eremuetan diagnostikoak egiten has daitezen (1. fasea).
Auzotik Galdakaorako aurrekontua: Gobernu taldeak badaki konpromisoa aurrekontuetan ere adierazten dela. Horregatik, Auzotik Galdakao proiektuak eremu bakoitzean aurrekontu propioa izango duela erabaki du, eremu bakoitzaren prozesu berean aurrekontu horren xedea erabaki dadin. Oraindik zehazteke dago eremu bakoitzerako zenbatekoa. Bestalde, ez da baztertzen udal-gobernuak egokitzat jotzen dituen eta zenbateko hori gainditzen duten zenbait jarduketa aurrekontu orokorretik erantzun ahal izatea.
Nerabeen parte-hartzea: elaborazio estrategikoaren fasean (2. fasea) nerabeek parte hartzea ahalbidetuko duten mekanismoak jartzea eta abiaraztea ere erabaki da.
Maiteren hitzartzearen ondoren, solasaldi bat ireki da, eta, batez ere, prozesuan zehar ateratzen joan diren ideietako batzuk gauzatzen ari ote diren galdetu da. Maitek erantzun du azken hilabete eta urteetan aurrekontuan jaso direla erakundeak hainbat prozesuren markoan (aurrekontu parte-hartzaileak, Tokiko Klima eta Energia Plana...) hartutako konpromisoetako batzuk. Gogorarazi da Auzotik Galdakaon oraindik ez dela proposamenen fasera iritsi, eta erreklamazioak, kexak edo abisuak horretarako ezarritako bideen bidez izapidetu behar direla.
URTARRILAREN 15EKO TAILERRA
Maitek agur esan du, eta saioaren lehenengo atazan zentratu da taldea. Komunikatzeko eta urtarrileko jardueretan parte hartzera animatzeko modurik onenaz ari gara. Lehenengoa hilaren 15eko tailerra da.
Komunikazioa indartzeko beharraz aritu gara, talde eragilea osatzen duten pertsonek dituzten kanalak erabiliz (WhatsApp taldeak, tokiko aldizkariak, etab.). Urtebietako adinekoen zentroan kartel bat jartzea ere proposatzen da.
Partaidetza alorretik talde eragileari mezu bat bidaltzea proposatzen da, bi jarduerei (tailerra eta deriba) buruzko informazioa jasoko duena, hainbat formatutan (oso laburra, laburra, luzea...), hainbat saretan itsatsi ahal izateko (WhatsApp taldeak, X, Instagram, Facebook...). Norbaitek eskatuz gero, beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera ere eskaintzen da (adibidez, arabierara).
Totemak erabiltzea ere proposatzen da.
URTARRILAREN 21EKO DERIBA
Urtarrilaren 21eko (igandea) deriban jarraitu beharreko ibilbidea adostu da. Honako hau erabaki da:
- 11:00. Irteera puntua Musika Eskola izango da.
- 11:15. Zuhatzaurrerantz abiatuko gara, eta bertan 15 minutu geldituko gara.
- 11:30. Urtebieta aldera abiatuko gara, eta bertan 15 minutu geldituko gara.
- 12:00. Tximelarre aldera irtengo gara, igogailuan gora. Tximelarren 30 minutu geldituko gara.
- 12:45. Urretara jaitsi, eta Urreta parkean amaituko dugu.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...