Auzotik Galdakao. 1 eremua
#galdakaONpartehartu Herritarren parte-hartze, gogoeta eta lankidetza proiektua: Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai-Zaharra eta Jugo.
Joan den apirilaren 29an sortu zen Galdakaoko 1. eremuko Lurralde Kontseilua. Kontseilua profil desberdineko 16 pertsonak osatuko dute: Galdakaoko Udala ordezkatzen duten pertsonak (gobernu- eta oposizio-taldea eta Parte-hartze Arloko arduradun teknikoa), haien izenean parte hartzen duten bizilagunak, eremuko gizarte-erakundeak eta udalaz gaindiko eragileak.
Lehenengo saioan, Kontseiluaren funtzionamendu-araudia landu da, eta Auzotik Galdakao proiektuaren garapenarekin lotutako hurrengo urratsak azaldu dira.
Hemen kontsulta dezakezu Kontseiluaren jarduera.
Joan den martxoaren 18an aurkeztu zen Olabarrietako pertsona nagusien lokalean 1 eremuko diagnostikoaren aurrerapena. Saioaren helburua eremua osatzen duten auzoetako bizilagunekin kontrastea egitea izan zen, horrela behin betiko dokumentua idazteko bidean aurrera egiteko.
Urtarrilaren 16an eta 28an bi jarduera parte-hartzaile garrantzitsu egin ziren Auzotik Galdakao proiektuaren barruan, 1 eremuan, Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugo auzoak biltzen dituena. Tailerra eta deriba dira. Urtarrilaren 16an, 18:00etatik 20:00etara, 23 lagun inguru hurbildu ziren Aperribaiko eskolara, eta auzoen beharrak, indarguneak eta horiei erantzuteko proposamenak identifikatzeko lan kolektiboa egin genuen bertan.
Ondoren, urtarrilaren 28an, igandea, 11:00etatik 13:30era, auzoetan zehar ibilaldi bat egin genuen auzoetako arazo batzuk bertatik bertara ikusteko. . 15 pertson...
Irakurri gehiago
Aste honetan, informazioa galdetegi bidez biltzeko lanari ekin zaio 1. eta 2. eremuetan. Azaroaren 20ko astean, inkestatzaile talde batek etxez etxe inkestak egingo dizkio lagin adierazgarri bati. Era berean, prozesu osoari buruzko informazio-liburuxka bat sartuko da auzoko etxeetako postontzietan, auzokideek egiten ari den guztiaren berri izan, informazioa biltzeko lana erraztu eta proiektuan beste modu batzuetan parte har dezaten.