2023 eta 2024ko aurrekontu parte-hartzaileak
#galdakaONpartehartu 2023 eta 2024ko urteetarako proposamenak erabakiko diren prozesua
Prozesuaren faseak
-
115/03/2022 - 01/04/2022
Komunikazioa
Herritarrei partaidetza-prozesuaren xehetasunak jakinaraziko zaizkie (epeak, parte hartzeko moduak, parte hartzeko plataforma, etab.). Hainbat komunikazio-kanal erabiltzea aurreikusten da, hala nola prentsa idatzia eta digitala edo sare sozialak, bai eta funtsezko eragileekin bilerak egitea ere.
-
204/04/2022 - 22/04/2022
Proposamenak
2023ko eta 2024ko aurrekontuetarako proposamenak eztabaidatzeko eta jasotzeko fasea.
Proposamenak honela aurkeztu ahal izango dira:
- Aurrez aurreko topaketetan. Sartu hemen topaketen egun eta lekuak ezagutzeko
- Parte hartzeko plataforman
- Era berean, hainbat gunetan proposamenak landuko dira haurren, nerabeen, gazteen eta adinekoen ikuspegitik.
- Zure proposamenak Udaletxean, ESAN bulegoan, Torrezabalen eta Aperribai eta Usansoloko liburutegietan jarriko diren kutxatiletan ere sartu ahal izango dituzu
-
323/04/2022 - 29/04/2022
Proposamenek oinarrizko irizpideak betetzen dituztela egiaztatu eta horiek multzokatzea
Proposamenek onartuak izateko oinarrizko irizpideak betetzen dituztela egiaztatuko da:
- Proposamenak ulergarria izan behar du.
- Proposamenak Udalaren eskumena izan behar du.
- Proposamenak zehatza eta kuantifikagarria izan behar du (ez dira generikoegiak onartuko).
- Udalaren interes publikokoa izan behar du, eta, beraz, ez du interes partikularrik edo pribaturik ase behar.
- Legezkoa izan behar du eta ez du eduki difamatzaile edo diskriminatzailerik izan behar.
- Ez dira onartuko diru-sarrera publikoei buruzko proposamenak.
Halaber, proposamenak “inbertsioak” ala “zerbitzuak” izeneko kategorietan sailkatuko dira.
-
402/05/2022 - 17/05/2022
Proposamenenei babesak eman
Babesak jasotzeko fasearen helburua da teknikoki baloratu beharreko proposamenen kopurua mugatzea, balorazio teknikoaren zeregina udal-teknikarien gainerako agendarekin bateragarria izan dadin. Horrela, gehienezko proposamen-kopurua 64 izan beharko da (8 proposamen esparruko)
Irizpideak betetzen direla egiaztatu ondoren eta, hala badagokio, proposamenak taldekatu ondoren, proposamenek bizilagunen babesa jaso ahal izango dute. Gune bakoitzean babes gehien lortzen duten 8 proposamenak prozesuaren hurrengo faseetara igaroko dira.
Edozein esparrutako proposamenei babesa eman ahal zaie.
-
518/05/2022 - 10/06/2022
Balorazio teknikoa
Proposamenak balorazio teknikora pasatuko dira. Balorazio teknikoaren lehen zatia proposamenek baldintza tekniko guztiak betetzen dituztela egiaztatzean datza:
- Teknikoki bideragarriak izan behar dute
- Kuantifikazioa gutxieneko eta gehieneko aurrekontuaren mugen artean kokatu behar da. Hau da, inbertsioen kasuen baztertu egingo dira gunerako aurreikusitako aurrekontuaren %35 gainditzen duten proiektuak, eta zerbitzuetarako %65 gainditzen dutenak.
- Ez dute indarrean dauden programen, planen, proiektuen edo hitzarmenen aurkakoak izan behar. Halaber, baztertu egingo dira 90.000 €ko aurrekontua gainditzen duten inbertsio proposamenak.
Bigarren zatia aurrekontuaren eta gauzatzeko epeen estimazio bat ezartzea da. Garrantzitsua da azpimarratzea partaidetza-aurrekontuen proiektuak ez direla politikoki ebaluatzen prozesuaren une batean ere.
-
627/06/2022 - 15/07/2022
Bozketa
Bozketa-fasean, herritarrek gune bakoitzean azkenean gauzatuko diren proiektuak aukeratu ahal izango dituzte. 16 urte edo gehiago dituzten eta Galdakaon erroldatuta dauden pertsonek bozkatu ahal izango dituzte proposamenak. 3 proposamen bozkatu beharko dira.
Botoa emateko bi modu gaituko dira:
- Telematikoki, plataformaren bidez. Horretarako, beharrezkoa izango da plataforman erabiltzaile gisa erregistratzea eta 16 urte edo gehiago dituela eta Galdakaon erroldatuta dagoela egiaztatzea.
- Aurrez aurre. Guneak prestatuko dira, ezarritako egun eta orduetan, botoa aurrez aurre eman ahal izateko. Gune horietan aukera egongo da plataforman erregistratzeko eta nortasuna egiaztatzeko, baita botoa telematikoki eman ahal izateko ere. Egin klik hemen zure botoak non eman ditzakezun ikusteko.
Edozein gunetako proposamenak bozkatu ahal izango dira. Bozketa amaitu ondoren, jasotako boto kopuruaren arabera ordenatuko dira proposamenak gune bakoitzean, handienetik txikienera, eta proiektuak hautatuko dira inbertsioetarako eta zerbitzuetarako aurrekontua agortu arte.
-
725/07/2022 - 31/08/2022
Emaitzak eta jarraipena