2023 eta 2024ko aurrekontu parte-hartzaileak
#galdakaONpartehartu 2023 eta 2024ko urteetarako proposamenak erabakiko diren prozesua
Nagusientzako heziketa fisikoa
Auzoetatik pasatzea eta begirale bat jartzea, adineko pertsonak patioan elkartu daitezen luzaketak/gimnasia egiteko. Helburua: kiroldegira edo beste leku batzuetara joateko gaitasunik ez duten adinekoen degradazio fisikoa saihestea. Gainera, pertsona horiek sozializatzea ahalbidetzen du.
Proposamena bideragarritzat jotzen da, baldintza hauetan: Alde batetik, 2022ko uztailaren 2an Plazakoetxeko kalistenia-parkean egingo denaren antzeko ekimen bat egitea planteatzen da. Adinekoen zentroetan (zati teorikoagoa) eta parke bioosasungarrietan (zati praktikoagoa) garatutako prestakuntza-jardunaldi bat edo batzuk dira, teknikari adituekin, instalazio horiek behar bezala erabiltzen irakatsiko dutenak, haien erabilera sustatuko dutenak eta gauzatzeko autonomia sustatuko dutenak. Aldez aurretik, adinekoei zuzendutako zabalkunde kanpaina egingo litzateke. Jarduera emaitza aztertzeko ebaluatuko da.
Bestalde, adinekoentzako jarduera fisikoa gune irekietan antolatzea planteatzen da, zentroetan jarduerarik ez dagoen uneetan, hau da, ekainean, iraileko azken hamabostaldian eta urriko lehenengoan.
Proiektuen bilakaera
-
130/11/2022
2023ko egutegian sartu da
-
226/04/2023
Eskaintza ekonomikoak eskatu dira
-
306/06/2023
Jardueraren berri eman eta taldeak osatu dira
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...