2021eko aurrekontu parte-hartzaileak
Emaitzak eta proiektuen jarraipena
Prozesuaren faseak
-
128/09/2020 - 05/10/20220
Informazioa eta proposamenak aurkeztea
Fase horretan, Galdakaon erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsonak proposamen bakarra aurkeztu ahal izan zuen, eta proposamen horrek neurri bakarra izan behar zuen.
Gainerako baldintzak betetzeaz gain, proposamenek, nolanahi ere, amaieran argitaratutako zerrendan jasotakoen aldaerak edo antzekoak izan behar zuten.
Irailaren 28tik urriaren 5era bitartean, honako kanal hauen bidez egin ahal izan zen proposamena:
Baliabide telematikoen bidez (udalaren webgunea)- Inprimakia bete eta udalerriko hainbat lekutan horretarako dauden hautestontzietan utziko da.
- Inprimakia eskura eman ahal izan zen egin ziren bileretan edo foro parte-hartzaileetan.
- Inprimakia udalaren webgunetik eta Galdakaoko Udalaren egoitza elektronikotik deskargatu ahal izan zen. Inprimakiak ere eskuragarri egon ziren hautestontziak kokatu ziren lekuetan.
-
208/10/2020 - 16/10/2020
Proposamenen balorazioa
Udal zerbitzu teknikoek, proposamenaren gaiaren arabera, bozketarako onartzeari edo ez onartzeari eta baztertzeko arrazoiari buruzko iritzia eman zuten.
-
320/10/2020 - 26/10/2020
Proposamenen bozketa
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
Galdakaon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izan zuten bozketa-fasean.
Behin bakarrik bozka zitekeen. Proposamen guztien artean, pertsona bakoitzak 5 proposamen aukeratu ahal zituen gehienez. Bestela, botoa baliogabetu zen.
Kanpoan utzi ziren 16 urtetik beherakoek egindako bozketak edo erroldan egiaztapenak egin ondoren hautemandako erroldatu gabeko pertsonek emandako botoak. Era berean, pertsona batek behin baino gehiagotan bozkatzen zuela detektatu bazen, kontabilizatutako lehen botoa bakarrik hartu zen kontuan.BOZKATZEKO PRESTATUTAKO BIDEAK:
- Udalaren webgunearen bidez
- Aurrez aurre, udalerriko hainbat tokitan dauden hautestontzietan botoa ematen, ohiko ordutegian.
-
426/09/2020 - 31/12/2023
Jarraipena
Fase honetan proposamenen gauzatze mailaren jarraipena egin ahal izango da