2020ko aurrekontu parte-hartzaileak
Emaitzak eta proiektuen jarraipena
Prozesuaren faseak
-
130/09/2019 - 03/10/2019
Informazioa eta proposamenak aurkeztea
Fase honetan Galdakaon erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsonak nahi adina proposamen aurkeztu ahal izan zituen.
Irailaren 30etik urriaren 3ra bitartean, honako bide hauen bidez aurkeztu ziren proposamenak:
- Baliabide telematikoen bidez (udalaren webgunea)
- Inprimakia bete eta ESAN bulegoan, Torrezabaleko Kultur Etxean, Urretako Kiroldegian, Aperribaiko Liburutegian, Bengoetxe eta Iberluzeko erretiratuen etxeetan eta Txapelenan dauden hautestontzietan utziko da.
- Parte hartzeko bileretan edo foroetan inprimakia eskura eman ahal izan zen.
Inprimakia udalaren webgunetik eta Galdakaoko Udalaren egoitza elektronikotik deskargatu ahal izan zen.
Inprimakiak ere eskuragarri egon ziren hautestontziak kokatu ziren lekuetan.
Aldi horretan, parte hartzeko bilerak edo foroak egin ziren, eta inprimakia eskura eman ahal izan zen.
-
207/10/2019 - 18/10/2019
Proposamenen balorazioa
Udal zerbitzu teknikoek, proposamenaren gaiaren arabera, bozketarako onartzeari edo ez onartzeari eta baztertzeko arrazoiari buruzko iritzia eman zuten.
-
307/11/2019 - 31/12/2023
Jarraipena
Fase honetan proposamenen gauzatze mailaren jarraipena egin ahal izango da