🏛 Kultura ondare katalogoaren foroa
#galdakaONpartehartu Ondare katalogari buruzko parte-hartze eta gardentasun espazioa
2023.02.22. Otsailaren 20 eta 21ean kultura ondarearen katalogoaren informazio fasea ixteko batzarrak egin dira. Lehen batzarra Olabarrietako adinekoen lokalean egin da otsailaren 20an, astelehena. Bertara 35 auzokide inguru hurbildu ziren. Bigarren batzarra Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan egin zen, otsailaren 21ean, asteartea, eta bertata 16 auzokide hurbildu dira.
Udalaren izenean parte hartu duten pertsonak hauek izan dira: Asier Eguiraun (Hirigintza, Segurtasun eta Hezkuntza zinegotzia), Olaia Parra (Gardentasun, Parte-hartze, Kultura eta Musika Eskolako zinegotzia), Unai Amezaga (Part...
Irakurri gehiago
2023/02/14. Herriko kultur ondarea babesteko eta eraisteak saihesteko helburuz udal gobernu honek ondarearen katalogoa egiteko abiatu zuen tramitazioa bertan behera uztea erabaki du. Galdakaorentzat eta galdakoztarrentzat bere ondarea babestea aberasgarria eta positiboa dela seguru dago Udala, baina prozedurak zenbait herritarren artean ezinegona eta urduritasuna eragin dituela ikusi du. Horren arrazoia gaizki ulertzeak direla sinetsita dago Udala, eta, egindako akatsak onartuta, atzera egitea erabaki du.
2023/01/26. Kultura Ondarearen katalogoaren hasierako onarpena erabaki ondoren sortu diren kezka eta zalantzak direla eta, Iñigo Hernando Arriandiaga alkateak urtarrilaren 26ko Udalbatzan konpromisoa hartu du onarpen horri buruzko osoko bilkuraren erabakiaren argitalpena atzeratzeko, Galdakaoko bizilagunekin hitz egiteko eta informazioa emateko epea irekitze aldera, bereziki, behin betiko onespenaren unean eraginpean egon daitezkeen jabetzak dituzten pertsonekin.
2023/01/25. Galdakaoko kultur ondarearen eta babestu beharreko elementuen katalogoaren aurkezpena. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Olaia Parra Galdakaoko Udaleko Kultura zinegotziak eta ondarean eta historian adituak diren Jesus Muñizek, Edu Madinak eta Xabier Valenciak eman dituzte katalogoaren nondik norakoak, udal gobernua osatzen duten lau taldeetako bozeramaileek lagunduta. Jarraitu irakurtzen...