Metroaren Foroa
#galdakaONpartehartu Metroaren 5. linearen inguruko udal foroa
5. lineako hirugarren zatiaren lizitazioa atzeratuko da
Komunikabideetan argitaratu berri da metroaren 5. lineako Galdakao-Ospitalea tarteari dagokion lizitazioa bertan behera utzi dela. Argitaratutako informazioa alde batera utzita, ETSko arduradunen arabera, “…lizitaziora ateratako hiru tarteetatik baten balorazioan akats bat antzeman dugu, beste biek beren bidea jarraitzen dute”. Antza denez, prezioak gora egiten ari diren honetan, tarte hori gauzatzeko kontratua hutsik geratzeko nolabaiteko arriskua zegoen (eskaintzarik gabe), eta, beraz, proiektua eguneratzeko gelditzea hobetsi da. Erabaki horrek ez du eraginik 5. linearen epe orokorrean. Datozen asteetan hirugarren tarteko obra berriz lizitatzea espero da.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...