Lurraldeko Kontseilua - 2 eremua
#galdakaONpartehartu Lurraldeko Kontseilua - Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta.
Lurralde kontseilua - 2 eremua
Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo
Nommad
Auzokide 1 publiko gisa / 1 vecino de público
♀️ 5 / ♂️ 8
2 eremuko estrategia egiteko prozesuan ezarri diren urratsei jarraiki, kontseilu honetan aurreko tailerrean landutako proposamenen balorazio teknikoak aurkeztuko dira. Balorazio horietan oinarrituta, kontseiluak 2025eko aurrekontuetan sartu nahi dituen proposamenak hautatuko ditu.
Bileraren kronika
HARRERA ETA AURKEZPENAK
Bilera Kontseiluko presidentea den Mónika Bailónen ongietorriarekin eta esker onarekin hasi da. Eremuko auzokideak auzoen alde egiten ari diren lana eskertu eta aitortzen du.
Bileraren helburua udal zerbitzu teknikoek baloratutako proposamenen hautaketa egitea dela azaldu du.
Aurkezpen-txanda egin da. Lanak hasi aurretik, aldez aurreko gai bat mahaigaineratu da:
Pertsona bat dago publiko gisa. Hausnarketa-lanean, boto-eskubiderik gabe parte hartzen utziko zaion galdetu da. Baietz erabaki da.
- Kontseiluaren lanari ekin zaio.
PROPOSAMENAK LEHENESTEKO LANA
Azaldu da azken tailer irekiaren ondoren, proiektuaren talde teknikoak proposamenak hautatu zituela balorazio teknikora bidaltzeko. Hautatuak izan ziren kosturik ez zutenak eta kostuaren estimazioa eremurako aurrekontuaren mugaren azpitik zutenak (170.000 €). Horrela, 35 proposamen hautatu ziren.
Balorazio teknikoaren ondoren, proposamen horiek honela sailkatu dira:
- Dagoeneko gauzatzen ari diren edo gauzatzea aurreikusita dagoen proposamenak: 16
- Baztertutako proposamenak: 6
- 2025erako hautatu daitezkeen proposamenak: 9
- Gobernu-taldeari aurkeztu behar zaizkion proposamenak (adibidez, eremurako dagoen aurrekontua gainditzeagatik, udalerri osoaren beharrei erantzuteagatik, etab.): 4
Balorazioen errepasoa egin da. Agerian geratu da balorazio batzuek zalantzak sortzen dituztela eta kasu horietan zer gertatzen den galdetu da. Ulertzen ez diren, osatu gabetzat jotzen diren edo egin ez diren balorazioak arloetara itzuliko direla erantzun da.
Berrikuspenaren ondoren, hiru taldetan lan egiten da, ardatz bakoitzeko bat. Talde bakoitzak balorazioak aztertzea eta proposamenak lau taldetan sailkatzea eskatu da:
- Eragin handiko eta beharrezko baliabide gutxi eskatzen dituzten proposamenak. 2025eko aurrekontuetarako hautatzen direnak izango lirateke.
- Eragin gutxiko eta beharrezko baliabide gutxi eskatzen dituzten proposamenak. Gorde egiten dira, azken orduan berreskuratu badaitezke ere, soberan dagoen aurrekontuarekin.
- Eragin handiko eta beharrezko baliabide asko inplikatzen dituzten proposamenak. Gobernu-taldeari bidali zaizkio, azter ditzan eta erantzun dezan.
- Eragin gutxiko eta beharrezko baliabide asko inplikatzen dituzten proposamenak. Oraingoz baztertu egin dira.
Taldeek lan egin ondoren, 103.400 euroko proposamenak hautatu dira.
Zalantzak azaldu dira honako proposamen hauen inguruan:
1.1.4.2. Esku-hartzea Tximelarre eta Urretako bajoetako botiltzarrari, trapitxeoar eta jarrera ez egokiei aurre egiteko. Planteatzen da hor gertatzen dena hobeto kontrolatzeko modua oinez patruilatzea dela, eta hori ez da egiten ari. Egiten diren jarduerei buruzko xehetasun gehiago eskatzen da.
1.4.3.1. eta 1.4.3.2. Udaltzainak kaleetatik oinez ibiltzea eta Udantzaintza komunitarioa. Ez da ondo ulertzen zergatik beha diren agente gehiago honetarako. Azalpen zehatzagoa eskatu da. Gainera, iazko agente kopuru berdina dago, baina orain ez dago Usansolo.
2.2.2.2. Kendutako zuhaitzak landatu eta Urtebietaren inguruan ibaia sarriago garbitu. Ez daude ados balorazioarekin. Esaten dutenez, ez da betetzen ari jasotzen dena.
2.2.2.4. Landa pribatuak garbitzeko eskatzea. Aurreko legealdian egin egiten zela, et orain ez. Hori diote.
2.2.3.2. eta 2.2.3.3. Urtebieta inguruko arratoien izurritearen kontrako neurriak hartzea (IES Bengoetxe BHI, autopistako hegalak eta Urtebieta Auzoan.) eta Urreta eskolaren inguruko arratoien izurritearen kontrako neurriak hartzea. Kontratatutako enpresaren egitekoa bada ez da egiten ari. Gainera, esaten dutenez, Urtebietan ez da hiru hilean behin egiten.
3.1.2.3. Tximelarre goikoako eta Zuhatzaurreko oztopo arkitektonikoak kentzea. Balorazioak proposamenari erantzuten ez diola planteatu da. Proposamena oztopo arkitektonikoei buruzkoa da, ez desnibelak gainditzeari buruzkoa. Beraz, proposamenari ezin zaio igogailuekin erantzun. Arrapalak, errebajeak eta abar falta direla esaten da.
3.2.2.1. Aparkalekua Tximelarren. Disuasio-aparkalekua auzoaren inguruan eta espaloiaren gainean aparkatzea debekatuta dagoen guneak kontrolatzea. Balorazioa zehazteko eskatu da. Epeak, kokapena, egingo ote den…
3.2.2.4. Zuhatzaurreko aparkalekua konpontzea eta bertara iristea erraztea. Epeak zehazteko eskatu da.
3.2.3.1. Urtebietan dauden heztasun arazoak konpontzea (euri-urak drainatze txarrak sotoetan iragazketak eta kondentsazioak eragiten ditu). Eskatu da, orduan, zehazzteko norena den ardura.
3.2.3.2. Urtebieta Auzoko 18, 19, 20, 21 eta 22 zenbakietako beheko solairuetako uholdeak konpontzea (euri-urak drainatzearekin lotutako arazoak). Epeak zehazteko eskatu da.
Kontuan hartuta eremuko aurrekontua 170.000 €koa dela eta hautatutako proposamenen aurrekontuaren batuketa 103.400 € dela, sera proposatzen da, gelditzen diren 66.600 € horiek oztopo arkitektonikoak ezabatzeari buruzko 3.1.2.3. proposamenaria, ahal den neurrian, erantzutera bideratzea.
Kontseiluaren lana amaitutzat eman da. Saioa uste baino gehiago luzatu denez, kontseiluaren izenaren gaia hurrengo batzarrerako utzi da.
AZKEN HITZAK
Aurreko pare-hartze prozesuetan hartutako konpromisoei buruz galdetu da, batez ere Urtebietarekin lotutakoei buruz, hau da:
- Aparkalekuak hobetzea.
- Urtebietako irisgarritasun orokorra hobetzeko proiektua.
- Txakurren jabeak kontzientziatzeko kanpaina.
- Urtebietako irisgarritasun mekanikoa hobetzeko proiektua.
Parte-hartze teknikariak erantzun du proposamen horietako batzuek atzerapena daramatela eta beste batzuk oraindik epearen barruan daudela eta informazio guztia parte hartzeko plataforman dagoela.
Goberno taldeak erantzun du aurreikusita dagoela Urtebietako irisgarritasun orokorra hobetzeko proiektua egitea.
Irisgarritasun mekanikoko proiektua aurkeztu zenean auzokideen artean ez zela zabalkunde lan ona egin eta jende gutxi joan zela aipatu da. Parte-hartze arloak hori kontuan hartu du, etorkizuneko deialdiak hobetzeko.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...