Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Laugarren saioa
Haurren Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo de Infancia
Saio honetako edukiak lantzen ari dira.
Bileraren dinamika
Saioaren azalpena eta aktibatzeko jolasak [ 09:45 - 10:00]
Saioaren azalpena eta aktibatzeko jolasak
Alkatearen eta Zinegotziaren hitzak [ 10:00 - 10:15]
Alkateak eta Zinegotziak hitza hartuko dute 5. mailako kontseilukideei egindako lanagatik eta erakutsi duten inplikazioagatik eskerrak eman eta agurtzeko
Ingurumen teknikariaren hitzak [ 10:15 - 10:45]
Ainara Tellaetxe Ingurumen teknikariak hitza hartuko du birziklatzeko paperontziak jartzeko proposamenaren inguruan hitz egiteko
Parte-hartze teknikariaren hitzak [ 10:45 - 11:00]
Unai Amezaga Parte-hartze teknikariak hitza hartuko du Kontseiluak aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan egindako proposamenak zertan dauden azaltzeko
Agurtzeko azken dinamika [ 11:00 - 11:45]
Agurtzeko azken dinamika
Bileraren kronika
Azken saioaren laburpena:
9:45tan Musika Eskolako kanpoaldean bildu gara; ondoren Areto Nagusian prestatutako esnatzek jolasa egin dugu: jolas kooperatibo musikatua. Ikasleen jarrera, betiko moduan, oso ona izan da, jarrera parte-hartzailea eta gogotsu aritu dira.
10:00etan, Iñigo Hernando Alkatearen eta Olaia Parra Zinegotziaren bisita izan dugu, Haurren Kontseiluko kideak agurtzera eta haiekin hitz egitera etorri da; ikasleei asko gustatu zaie bisitan etortzea eta tartetxo bat ateratzea eurekin egoteko eta berbetan aritzeko.
Ondoren Unai Amezaga Parte-hartze teknikariaren esku-hartzea izan dugu; Haurren Kontseiluko bigarren saioari erreferentzia eginez, aurrekontu parte hartzailearen prozesua zein pausoan dagoen azaldu die, jasotako emaitzak eta haiek zuzenean egindako proposamenak zein egoeretan dauden.
Momentu horretan proposamen berriak, eta oso interesgarriak planteatu dituzte Haurren Kontseiluko kide batzuek:
Kolitxamendiko kontainerrak erre egiten dituzte eta zerbait egin behar dugu
Ikastolan berdegune gehiago egon beharko lirateke
Aperribaiko patioa (futbol zelaia) eskolaz kanpoko ordutegian zalbaltzeko aukera egotea.
Kiroldegiko bizikletak garbitzeko aukera egotea eta horretarako txatel bidez egitea.
Plazakoetxeko tirolina konpondu, muntatzean oso baju gelditzen da.
Beraz, argi dago proposatzeko prest daudela eta entzuteko ideia ugari dituztela! Saio honetan Ainara Tellaetxe Ingurumen teknikaria ere egon da; honen arrazoia da 3. Saioan sortutako proposamenaren inguruan hitz egitea izan da eta bide batez, kideek teknikaria ezagutzea.
Saioaren bigarren zatian, ikasturte honi itxiera emateko eta hurrengoaren hasiera prestatzeko erabili dugu. LH4ko ikasleei, rol bat egokitu diegu: "datorren ikasturtean LH5 mailan daudenean, postariak izango dira. Bisera bat jantziz, kutxa apaindu bat LH4ko ikasle berriei ematera joango dira. Bakoitzak bere ikastetxean egingo du eta horrela, harrera berezi bat prestatuko diegu kide berriei".
Saio honetan LH4ko ikasleek biserak apaindu dituzte eta LH5eko ikasleek kutxak apaindu dituzte eta barruan, bai LH4ko zein LH5eko ikasleek mezu positibo bat sartu dute: haien esperientzia zein izan den azalduz, aholku bat, Haurren Kontseilua zer den,... bakoitzak nahi izan duena.
Bukatzeko, saioari itxiera goxoa eman diogu eta gominolazko brotxeak jaten aritu gara.
Topaketari dagozkion proposamenak:
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...