Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Bigarren saioa
Haurren Kontseiluko kideak / Miembros del Consejo de Infancia
Bigarren saio honetan aurrekontu parte-hartzaileetarako proposamenak landuko dira.
Saioaren dinamika
Lasaitzeko ekintzak eta saioaren prestaketa [ 09:45 - 11:00]
Aperribaiko Eperlanda eraikinean elkartuko gara eta bertan gaudenean, girotze jolas batzuk egingo ditugu. Aurreko saioaren laburpena egin eta gero, saioaren azalpena egingo dugu. Oraingo honetan herrian duguna eta egotea nahiko genukeena landuko dugu; horretarako aperribai osotik ginkana bat antolatuko dugu.
4 talde egingo ditugu (4 kolore desberdinez identifikaturik), eta taldeka paper zuri handien gainean lan egiten joango dira: paper zuri bakoitzak, herriko auzo baten izena izango du. Bertan, eurentzat garrantzitsu, baliagarri edo gustokoena jasoko dute. Errotazioz, gune desberdinetatik pasako dira. Horrela, Haurren Kontseiluko parte hartzaileen herriko argazkia sortuko dugu.
Hamaiketakoa [ 11:00 - 11:15]
Ginkana [ 11:15 - 11:30]
Ginkana jolasa: “herrian lapurreta bat eman da, herriko diru guztia eraman dute eta jaso dugun azkeneko berriaren arabera, lapurrek, leku desberdinetan dirua gorde dute. Ez daukagu herriko behar desberdinei aurre egiterik (kaleko argia amatatuta, iturritik urik ez, kiroldegia itxita, topagunea itxita…), are gutxiago proiektu berriak martxan jartzerik (pump track zonaldea eraiki, kanpoko igerileku berriak toboganekin, …) Zerbait egin behar dugu eta horregatik, zuon laguntza ezinbestekoa da!”
Talde bakoitzak mapa bat izango du eta mapa horretan X marka duten guneak egongo dira. Gune horietan,altxorraren zati bat ezkutatuta egongo da. Taldeka lehenego zein lekutara joango diren erabaki beharko dute eta bertan daudela, altxorra aurkitu. Dirua aurkitzen dutenean, hasierako geralekura bueltatu eta dirua zertan gastatuko duten eta non esango digute baina aurretik, taldean eztabaidatu beharko dute eta behin erabakita, adostutakoa partekatuko dute.
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren azalpena [ 11:30 - 11:45]
Unai Amezaga Udaleko Parte-hartze teknikariaren bisita izango dugu.
Bileraren kronika
Saio honetan herrian duguna eta egotea nahiko genueekari buruzko lanketa egin dugu.
Eperlandan elkartu eta girotze jolas batzuk aurrera eraman ondoren, saio honen lanketarekin hasi gara. Ikasleak motibatuta etorri dira, are gehiago, askok boluntarioki hobetze proposamenak idatzita ekarri dituzte taldean partekatzeko. Ikastetxez ikastetxe, txandak eskaini ditugu aurretiko lanketa hori amankomunean jartzeko eta gero, herrian dugunaren lanketarekin hasi gara:
4 talde sortu ditugu (ikastetxe desberdinez osatuak) eta talde bakoitzari gure herriko gune bat irudikatzeko paper zuri erraldoi bat emango diogu. Errotulkiak, kolorezko paperak, pegamentua, arkatzak, plastilinak... eskuragarri duten materialarekin haientzat herriko gune horretan inportantea dena jasotzea eskatu diegu; denbora mugatua izan dute, musika kentzean hurrengo paper zatira joan behar ziren eta herriko beste gune horretan haien ustez garrantzitsuena irudikatu. Horrela 4 biderrez. Kideek lan bikaina egin dute, oso ondo egokitu dira eta haien artean asko lagundu diote elkarri. Esan beharra dago, herriko zenbait gune ezezagunak zirela eta taldeak mistoak izateak aberastu egin duela, batzuentzat ezezaguna zena beste batek ezagutzen zuen eta horrela ariketa aurrera atera egin dute.
Ondoren, denbora librea eskaini diegu, haien artean hitz egiteko, lasai egoteko eta zertxobait jateko. Gero eta harreman gehiago antzematen da, taldea sendotzen doa.
Saioaren bigarren ekintza, Aperribai osotik ginkana batean parte hartzea izan da. Istoria bat kontatu ostean, taldeka mapan X batez markaturik zeuden lekuetara joan eta objektu bat aurkitu behar zuten. Bukatzeko, hasierako gunera bueltatu eta taldean, eskuratutako "dirua"zertan gastatuko luketeen adostu. Oso ondo pasatu dute, are gehiago, denbora arin pasa dela adierazi dute eta jolasean jarraitu nahi zuten.
Hausnarketa horren ostean eta saioari bukaera emateko, partehartze teknikariaren bisita izan dugu; oso gertua izan da eta aurrekontu parte-hartzaileak zer diren, bere funtzioak zeintzuk diren eta haurren artean suertatutako zalantzak erantzuten aritu da.
Saio honen ebaluazioa oso ona da, ikasleak gehiago egiteko gogoekin gelditu dira eta hori seinale ona iruditzen zaigu, hurrengo topaketara ziur gogotsu etorriko direla!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...