Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Bigarren saioa (2024/2025)
Galdakaoko udala eta kontseiluko kideak / Ayuntamiento de Galdakao y miembros del consejo
🗣️ %100 euskaraz
Saio honetan kontseiluak Auzotik Galdakao proiektuaren 4. eremuko auzoen beharrizanen inguruan lan egingo du.
Gai zerrenda
Astronautaren jolasa [ 10:00 - 11:00]
"Nire auzoa" izeneko lan ibibiduala egiten hasiko gara
Atsedena eta hamaiketakoa [ 11:00 - 11:15]
Auzodetektibea [ 11:15 - 11:50]
Auzodetektibea zer den azalduko zaie. Gonbidatuko ditugu, hurrengo saioari begira, haien auzoan detektibe lanak egitera.
Itxiera [ 11:50 - 12:00]
Bileraren kronika
Azaroaren 27an, Bengoetxe auzoko nagusien lokalean, Haurren Kontseiluko bigarren saioa izan dugu. Saio honetan ez zen kiderik falta, Galdakaoko ikastetxeetako LH4ko eta LH5eko 26 ikasleekin bildu gara.
Lehendabizi, gorputzak berotzeko, elkar ezagutzeko eta saioan geure burua ondo kokatzeko dinamika egin dugu; horrela, aurreko topaketan parte hartu ezin izan zutenek eta egondakoek elkar ezagutu dute. Saio honetarako, Alkatearen eta Parte hartze zinegotziaren erronka lantzea erabaki dugu, Auzotik Galdakao parte hartze estrategian, haurren begirada txertatzea alegia.
10:15etan lokalera sartu gara eta prestatutako lehenengo ariketak egin ditugu. Espazioa prest zegoen, talde txikietako lanketara egokituta baitzegoen. Kontseiluko kideekin batera, Galdakaoko eremu desberdinen banakako lanketa gauzatu dugu: bakoitzak bere auzoan pentsatzen duelarik, paper batean irudikatu behar zuen: zer ikusten dut?, zer entzuten dut?, zer da gehien gustatzen zaidana eta zer gutxien?... hausnarketa prozesu horren emaitza lortutako herriko “argazkia” izan da. Jasotako informazioa eremuka antolatzeko, haurrek haien auzoa mapan kokatzen lagundu diegu eta behin identifikatuz gero zein eremutakoak diren, haien irudiak eremuan kokatu dituzte. Lehenengo ariketa honekin, eremu batzuetan beste eremu batzuekin alderatuta, kide gehiago bizi zirela, eremu batzuetan, natur gune gehiago zeudela, kotxeen presentzia orokorrean oso altua dela eta toki guztietan gustoko espazioak topatzen genituela konturatu gara, besteak beste.
11:15etan, atsedena eta jolas librea izan dute. Tarte informal horretan, haien artean harremantzeko, elkar ezagutzeko eta ondo pasatzeko denbora izan dute.
Deskantsutik bueltan, “auzo detektibeen” lanketan aritu gara. Lehendabizi, auzo detektibea izateak zer suposatzen zuen azaldu zaie, lan tresnak aurkeztu eta azkenik, proba egiten utzi diegu. 4. eremutik zehar, talde txikitxoetan, espazioaren azterketa egin dute eta auzo detektibeen fitxak betetzen joan dira. Denbora faltan ibili gara eta nahiko genukeen beste ikertu ez dugun arren, haurrek oso ondo barneratu dute auzo detektibearen rola.
Bukatzeko, auzo detektibearen lanketa egitera animatzen ote diren galdetu diegu eta baietz esan dute. Beraz, hurrengo topaketarako bakoitzak egin duen lana taldera ekarriko du.
Gainera, kontseilukideek haien gelakideei ere proposamena egin nahi zietela esan dutenez, ikastetxeekin harremanetan jarriko gara.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...