Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Lehen saioa (2024/2025)
Galdakaoko udala eta kontseiluko kideak / Ayuntamiento de Galdakao y miembros del consejo
Kontseiluaren 2024/2025 ikasturteko lehen saioa, eratzeko saioa. Bertan Iñigo Hernando Arriandiaga Alkatea eta Maite Arandia Loroño Parte-hartze eta Gardentasun zinegotzia izan dira.
Bileraren kronika
Ikasturteko honetako Haurren Kontseiluaren lehenengo saioa Galdakaoko Udaletxean izan da urriaren 15ean. Urtero bezala, Kontseiluko parte-hartzaileen erdia berriztu da LH4ko ikasleekin.
Ikasturteko Kontseiluko taldekideek elkar ezagutzeko asmoz, dinamika eta jolas desberdinak egin dira; horrela, hasierako urduritasuna baretzea, konfiantza espazioa sortzea baita ondo pasatzea lortu dugu.
Ondoren, aurreko urteko esperientziak partekatzeko unea iritzi da; horretarako, ikastetxe bakoitzeko LH5eko kideek paper garrantzitsua izateko helburuarekin, auek postariarena egin dute. Aurreko urteko azken saioan sortutako oroimen kutxa kide berriei ematearen ohorea izan dute eta denen artean aurreko urteko eginkizunak eta erronkak irakurri dituzte. Jada gurekin ez dauden Kontseiluko kideek, bi urteetan zehar izandako bizipenak idatziz jaso zituzten Kontseiluan sartu behar ziren kide berrientzat. Gainera, kide berriek Haurren Kontseiluko ikurra duen lepokoa haien ikastetxeko nagusien eskutik jaso dute.
11:00etan Alkatearen bisita izan dugu. Udaletxera sartuko gara, eraikinaz hitz egin dugu, zertarako erabiltzen zen orain dela urte asko, eta gaur egun nola dagoen antolatuta azaldu ostean, osoko bilkura aretora joan gara. Bertan, kontseilukideek Parte-hartze zinegotzia eta teknikaria ere ezagutzeko aukera izan dute eta solasaldi polita sortu da. Aurreko urtean bezala, udaletik Haurren Kontseiluan lantzeko gaia jaso dugu: aurtengo erronka, Udalak martxan duen Auzotik Galdakao ekimenari haurren begirada txertatzeko, definitutako eremuetan edo herri osoan proposamenak egitea da eskaera zehatza. Haurrek beharrezko galderak egin dituzte eta Galdakaoko mapa batean, haien herria eremuka banatuta ikusi dute, hurrengo saioetan landuko dugun gaiari sarrera emanez, non bizi naiz? Ba al dakit nire eremua zein den?
Alkatearen, zinegotziaren eta teknikariaren bisita amaitzean, osoko bilkura aretoan jarraitu dugu eta haientzat ezezagunak ziren hitzak zer esan nahi duten azaltzeaz gain, zinegotzien jezarlekuetan eseri gara, espazioaren antolakuntza azaldu eta rol playing teknika erabiliz, eztabaida baten itxura egin dugu. Haurrek inplikazio handia adierazi dute eta oso gustukoa izan dute, nagusien antzera, gai baten inguruan eztabaidatzea eta erabakiak hartzeko aukera izatea.
12:30ean atsedena eta jolas librea izan dute. Tarte informal horretan, haien artean harremana lantzeko, elkar ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera izan dute.
13:00etan, Lunch-a prest izanda, osoko bilkura aretora sartu gaa eta egun batez, helduek erabili ohi duten espazioa haurrena egin dugu eta bertan bazkaldu dugu. Tarte horretan ere, indarra hartzen ari ginen bitartean, hizketan aritu gara egunean zehar bizi izandakoaz.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...