Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Bosgarren saioa (2023/2024)
Haurren Kontseiluko kideak / Niños y niñas miembros del Consejo de Infancia
Eperlandan elkartu gara. Saio honetan Haurren Kontseiluko kideek landu nahi duten gaietariko bat lantzeko erabili dugu: natura zaintzea.
Bileraren kronika
Haurren Kontseiluko 5.saioa Aperribai auzoko Eperlandan izan da. Saio honetan, Haurren Kontseiluko kideek landu nahi duten gaietariko bat lantzeko erabili dugu: Naturaren zainketa.
Aperribaiko auzoa ezagutzeko aukera izan dugu saio honetan eta bertan dauden erakunde, zerbitzu eta espazio ezberdinak aurkeztu dizkigu koordinatzaileak (Basandere Emakumeen taldea, ludoteka, topagunea, kenpo gimnasioa, armairu solidarioa, sareak,…).
Harrera egin ondoren, hau da, gaia aurkeztu, auzoan gaiarekin zerikusia izan ahal duten proiektuen arteko lotura mahai gainean ipini eta abarren ostean, 4 talde osatu ditugu eta auzotik pisten jolasa egin dugu auzo berdearen eta natura zaintzearen garrantziaren ideia lantzeko. Aperribaiko aldapak igo eta jaisten ibili gara, jolasak eskatzen zizkigun zereginak betetzen; haurrak oso gustora eta pozik aritu dira ekintza osoan zehar, oso ondo pasatu dute. Pista guztiak leku estrategikoetan kokatu dira, ondorengo hausnarketa lanean laguntzeko.
Behin dinamika amaituta frontoian elkartu gara, aztertu beharreko gaia eta ingurumenarekin eta baliabide naturalekin lotutako proposamenak baloratzeko. Fitxak betetzen joan dira eta proposamen zehatzak egin dituzte.
Gaiarekiko sentsibilitate handia erakutsi dute, bai eta ezagutza sakona ere. Oso proposamen interesgarriak eta herrian gauzatzeko errazak sortu dira.
Gero atsedena egin da, tartetxoa hamaiketakoa jateko baita haien artean modu askean harremanak izateko ere.
Amaitzeko, aberasgarria izan da talde guztien proposamenak entzuteko aukera izatea. Laburbilduz, egun izerditsu, polit, sakon eta baliagarria izan da.
Talde txikietatik atera diren proposamenak honako hauek izan dira:
- Toki publikoetan, faroletan eguzki plakak jartzea
- Birziklatzeko zakarrontzi gehiago jartzea: eskoletan eta parkeetan, adibidez. Berziklaketaren garrantziaz jabetzeko hitzaldiak
- Hozkailu solidario edo armairu solidario gune gehiago herriko auzoetan.
- Gune berde babestu gehiago jartzea.
- Ibai ertzeak gehiago garbitzea; zabortegiak ez izatea
- Ortu komunitarioak eskoletan; gauza izoztu gutxiago jateko eta lurra lantzeko ikastaroak. 0 kilometroaren ideia.
- Bide bereziak garraio elektrikoentzat eta gailuak kargatzeko guneak.
- Fabrikak/enpresak berde bihurtzeko legeak edo arauak.
- Iturri gehiago egotea.
- Bidegorria Galdakaotik bilbora aperribaitik pasata.
- Eskailera mekaniko gehiago aperribain, espaloi zabalagoak mugikortasun falta duten pertsonentzako erraztasunak ahalbidetzeko.
- Aperribain dendak edo supermerkatua egotea eta horrela bertan erosi ahal izatea.
- Hilabetean behin “zabor eguna” Zabor bilketa Galdakaoko parkeetatik.
- Norbanako erronka: egunero oinez edo bizikletaz joatea ahal duzun guztia
- Eskuak garbitzean, ura soberan badago, ontzi bat behean ipini eta soberan dagoen ur horrekin landareak urestatu
- Txakur kakak botatzeko zabor ontziak eta poltsak eskura egotea.
Topaketari dagozkion proposamenak:
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...