Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Laugarren saioa (2023/2024)
Haurren Kontseiluko kideak / Niños y niñas miembros del Consejo de Infancia
Torrezabal Kultur Etxean elkartuko gara. Saio honetan Haurren Kontseiluko kideek landu nahi duten gaietariko bat lantzeko erabiliko dugu: kultura, eskaintza kulturala eta kultur espazioak.
Bileraren kronika
Haurren Kontseiluko 4.saioa urtarrilaren 18an izan da Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan. Saio honetan Haurren Kontseiluko kideek aukeratutako gaietariko bat lantzeko erabili dugu: Kultura, eskaintza kulturala eta kultur espazioak.
Aurreikusita genuen bezala, eraikinaren kanpoaldean aktibazio jolas eta dinamika desberdinak egin ditugu eta, horren ondoren, haurren arreta bereganatuta genuenean, saioaren gaiari hasiera eman diogu; gure aurrean genuen eraikinaz zer zekiten galdetu, haien erantzunak entzun eta zergatik leku hori aukeratu dugun planteatu genien. Hortik aurrera, saioaren gaia kokatu eta egungo lanketaren azalpena etorri dira. Ondoren, eraikinera sartu eta erakusketa gelara joan gara. Bertan, lanketa sakona egin dugu: Hasteko, talde txikietan antolatu gara, espazioaren antolaketa eta talde txikietan zer egin behar zuten azaldu eta gero, bizi garen herriaren mapa erraldoiari erreparatu diogu. Gure burua kokatzeko, non gauden eta gertu zer dugun hitz egiteko aitzaki bikaina izan da. Haurren jarrera bikaina izan da, lanketari gogotsu egin diote eta oso erraz haien “obra” zertara bideratuko zuten adostu zuten.
Guztira lau obra aurkeztu dituzte eta emaitzak erabat interesgarriak izan dira:
1.taldean, “Gure zirkua” izena izan duena, faltan dagoen espazioaz hausnartu dute: Haien ustez, herrian modu askean zirkuko teknika desberdinak praktikatzeko (malabarak, ekilibrioak, bolteretak eta saltoak, …) aukera eskaintzen duen espazioa egotea ondo legoke. Zirkuko karpa antzeko estalkia duen espazio multifuntzionala diseinatu dute, herritarrei zuzenduta eta herritarrek nahi dutenean bisitatu ahalko zutena.
2.taldean, “Euskal jantziak” izena izan duena, non dago kultura gure herrian? galderatik abiatuta haien hausnarketa egin dute: euskal kultura mahai gainean jarri, horretan lan egiten duten herriko eragile ezagunek zer egiten duten partekatu eta haien iritziak partekatu dituzte. Faltan bota dute euskal kultura lantzen duen espazio espezifikoa herrian (museo antzeko espazioa) baita euskaldunon arropa tradizionalak gehiagotan janzteko egunak. Herriko jaietan adibidez, egun askotan jendeak arropa horiekin janztea asko gustatuko litzaieke.
3. taldean, “Errealisten kultura” izena izan duen taldean, kultura zer den eta non topatu ahal den hausnartzeko erabili dute: gizarte-kohesioko funtsezko elementu gisa ulertuz, nonahi eta egunerokoan dagoena.
4. taldean, “Haurren kontseiluko kultur etxea” izena izan duen taldean, gaur egun herri mailan dugunaz hausnartzen ibili dira. Herriko gune estrategiko edota zerrendatu dituzten kultur gune desberdinen jatorria edota espazio klabea, Torrezabal zela adierazi zuten eta horrela irudikatu zuten.
11:30-11:45 bitartean, deskantsua programatuta genuen baina denbora aldetik oso estu geundenez, deskantsua ezin izan dugu egin; programatutako amaiera berezia egitea eta lehenago bukatzea erabaki genuen.
Kultur arloko teknikari baten bisita izan dugu (Aiora Azagirre) eta gazte batzuentzat aurpegi ezaguna izan zen: pasa den urtean elkar ezagutu ziren herriko jaien lanketa egiteko bideratu zuten saioan. Oraingo honetan, Torrezabal Kultur Etxean zehar gela bakoitza erakutsi digu eta betetzen dituzten funtzioak azaldu dizkigu. Pena bat izan da zinema eta aretoa ez ikustea baina obretan dagoenez, ezinezkoa zen. Horren truke, goiz guztian zehar lanean egon garen gelako “gela sekretua” ikusteko aukera izan dugu: eszenatokiko apaingarriak, bozgorailuak, eta abar gordetzeko gela eta horrelako objektuak igotzeko dagoen igogailua ikusteko aukera izan dugu; askok ilusio handiarekin kuxkuxeatu dute haientzat erreferenteak diren aktoreak handik pasatuko zirelakoan.
Oso saio polita, emankorra eta baliotsua hauxe ere!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...