Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Bigarren saioa (2023/2024)
Haurren Kontseiluko kideak / Niños y niñas miembros del Consejo de Infancia
Kontseiluaren bigarren saio honetan aukeratutako gaiak jorratzen hasiko da. Horietako batzuk kontseiluak berak aukeratutakoak dira eta beste batzuk, aldiz, Udalaren eskaeraz.
Bileraren kronika
Haurren Kontseiluko 2.saioa Urretako ludotekan izan da. Gehienek lehenengo saiotik beste ikastetxeetako ikasleen izenak gogoratzen zituzten arren, pasa den saioan parte hartu ezin izan zuten haurrek ezagutzeko, baita denoi memoria freskatzeko ere, aktibazio jolasak horretara bideratu ditugu, hau da, kideen izenak ikastera.
Ondoren, aurreko saioan egon ez zirenei Haurren Kontseiluko egiaztagiria eta mezua daukan kutxa banatu diegu, aurreko ikasturtean kontseiluan zeuden hainbat kidek hartu dute horren ardura. Horrela, gaur bai, kide guztiek euren kredentziala eta animo mezuak jaso dituzte. Poztasun handiz jasotzen dute kargua eta gogotsu adierazten dute saioetan parte hartuz.
Gaurko saioko helburuen artean, ikasturte honetan zehar landuko diren gaien hautaketa ixtea zegoen. Aurreko saioan jasotako emaitzak mahai gainean jarri ditugu, horietaz hitz egin dugu baita beharrezko azalpenak eman ere. Hautaketa ahalik eta errealena izateko intentzioarekin, talde txikietan banatu ditugu: guztira lau talde osatu ditugu. Talde txikietan gaien aukeraketan eta azalpenetan lan egiteko orduan ere, oso parte-hartzaile egon dira, eta oso erraz heldu dira adostasunera. Behin Haurren Kontseiluko gai zerrenda osatzeko lanketa egin, deskantsua izan dugu, hamaiketako arin bat jan eta kideekin ondo pasatzeko espazio askea.
Bueltan, lehenengo saioan Udaletxetik egindako proposamenei erreferentzia egin diegu eta horiei dagokionez, patioari dagokion proposamenaz luze ibili gara berbetan Ametsekin (zinegotziarekin) batera. Ametsek gaia nola landu ahal dugun azaldu digu, hau da, udalari zer nolako proposamena luzatu ahal diogun definitzen lagundu digu; zer den udalaren esku dagoena eta zer ez. Dituzten ideiak oso esanguratsuak dira, eta nahiz eta eskola desberdinetan ikasi oso egoera antzekoak ematen dira aisialdiari eta patioaren banaketari dagokionez. Proposatu dituzten ideien artean, boleyball zelai bat egitea futboleko zelai bi eduki ordez, parke bat edota egoteko espazio bat sortzea patioan, edota eskola alboko basora sarbidea izatea, izan dira. Beste kasu batzuetan, sareak eskatu dituzte futbol zelaian, baloia kanpora joatea eta norbait jotzea ekiditeko.
Amaitzeko, Idoiak laburtu egin ditu gai nagusiak eta horiei lotutako azpigai batzuk izendatu. Hurrengo saiorako etxerako lanak jarri dizkiegu eta nahi edo ahal izatekotan, patioaren inguruko informazio bilketa egitea eskatu diegu: zer dagoen, zertan aritzen diren, ordutegirik duten, arauak baldin badituzte,…Badugu ikasturtean landuko ditugun gaiak adostuta eta orain, saioetan horien inguruko lanketak gauzatzea baino ez da falta!
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Iruzkinak kargatzen...