Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Lehen saioa (2023/2024)
Iñigo Hernando Galdakaoko Alkatea, Maite Arandia Parte-hartze zinegotzia, Amest Iturbe Gazteria zinegotzia, Unai Amezaga Parte-hartze teknikaria eta Galdakaoko haurren Kontseiluko kideak.
El Alcalde de Galdakao Iñigo Hernando, la concejala de Participación Maite Arandia, la concejala de Juventud Amets Iturbe, el técnico de Participación Unai Amezaga y los miembros del Consejo de Infancia de Galdakao.
Kontseiluaren 2023/2024 ikasturteko lehen saioa, eratzeko saioa. Bertan Iñigo Hernando Arriandiaga Alkatea eta Maite Arandia Loroño Parte-hartze eta Gardentasun zinegotzia eta Amets iturbe Bustillo Gazteria zinegotzia izango dira.
Bileraren kronika
Lehenengo topaketa honetarako, Udaletxea hartu dugu eszenatoki gisa. Espazio horretan, Alkatearen, Gazteria eta Parte-hartze zinegotzien eta Parte hartze teknikariaren bisitak izan ditugu eta saioa borobiltzen lagundu dute.
Ikasleen artean urduritasuna nabari zen.
Egun berezia izan da, ikasle batzuen kasuan, haien lehenengo aldia izan da, beste batzuen kasuan, aldiz, ez. Saio honetan LH5eko ikasleek LH4ko ikasleei ongi etorria egitea eta euren hitzez haurren kontseilua zer den eta zer egiten den azaldu eta euren esperientzia partekatu dute; horretarako, LH5eko ikasleak, postari bihurtu dira egun batez, eta haien ikastetxeetako kide berriei oihalezko poltsa baten barruan zituzten egurrezko kutxatxoak banatu dizkiete. Bertan, pasa den urtean egondako beste kide batzuen animo mezuak partekatu dituzte.
Hasierako jolasetan oso ondo aritu dira, besteen izenak ikasteko gogoak zituzten eta ikusi da jokuak baliagarriak izan direla. Haurrak gero eta erosoago sentitzen direla egiaztatu da. Egia esan, denbora gutxi behar izan dute guztien artean lankidetzan eta adiskidetasunean ibiltzeko, eta, ondorioz, inor ez da lekuz kanpo sentitu.
Behin talde eraketan eragin, Udaletxea barrutik bisitatu dugu. Udaletxean egotea interesgarria izan da, udal-gobernuaren aurkezpenak egin ondoren, haurrek nahiko galdera adierazgarriak egin dituztelako. Zinegotzien lekuetan esertzeko eta zinegotzien rolak hartzeko aukera izan dute. Udalbatza batek izango lukeenaren itxura eginez, haurrak gizarte-partaidetzako prozesutik gertuago sentitu ahal izan dira. Modu honetan ikasleek udalaren funtzionamendua ezagutzeko eta beraien proposamenak non landuko diren ezagutzeko parada izan dute, gainera, Alkate eta zinegotzien enkarguak jaso ditugu:
- Berdintasunaren gaiarekin lotuta, haien eskola/ikastolako patioen inguruan hausnarketa lana: zer dagoen, zertan aritzen garen, arautua dagoen, zer dela eta arauak, gustokoa duten, zer aldatuko luketeen...
- Euskararekin loturiko, hizkuntza ohiturak eta euskararen erabilera: eskolan/ikastolan euskaraz egiten dute?, norekin?, noiz?, zein eremuetan? eta kalean? laguntza eskatu digute euskaraz aritzeko guneak identifikatzeko baita euskaraz aritzeko zailtasunak ditugun espazioak identifikatzeko ere bai.
- Azkenik, ingurumenaren gaiari dagokionez, zer egin dezakegu gure lurra zaintzeko, zer dela eta aldaketa klimatikoa, hau da, nola atzeratu edo aurre egin diezaiokegu?,... planteatu digute.
Udaletxeko langileen aldetik jasotako eskaera kontuan harturik, gure aurtengo gaien hautaketa prozesuaren lanketan murgildu gara; horretarako oso jostagarria den dinamika baten bidez, haurrek proposamen desberdinak jaso dituzte.
Energia hartzeko eta ordua kontuan hartuta, hamaiketakoaz gozatzeko osoko bilkura bueltatu gara; bertan, haurrek giro atsegin batean, momentura arte zelan sentitu diren eta zer den gehien gustatu zaiena mahai gainean jartzeko eta, baita ere, aurreko dinamikan agertutako gaiak bozkatzeko aukera ere izan dute.
Bukatzeko, bakoitzak bere ikastetxera bueltatu da eta bidean, oso pozik eta jarrera irekiarekin haien klasekidei bizitako esperientzia kontatzea irrikitan zeudela esan dute.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Iruzkinak kargatzen...