Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Zortzigarren saioa
Galdakaoko Udala (Parte-hartze zinegotzia eta teknikaria), Usansolo Herriako zinegotzia eta Usansolo Herriako kide bat eta Haurren Kontseiluko kideak / Ayuntamiento de Galdakao (concejala y técnico de Participación), concejal de Usansolo Herria, miembro de Usansolo herria y miembros del Consejo de Infancia.
Azken saio hau Txapelenan izan da, Usansolokoei haien herrian bertan egur esateko.
Bileraren kronika
Haurren Kontseiluko 8. saioa, maiatzaren 29an egin da, Txapelenan, Usansolon. Ikasturte honetako azken saio hau, gai desberdinak jorratzeko baliagarria izan da: alde batetik, hurrengo ikasturteari begira, prestaketa lanak egiteko; bestetik, hurrengo ikasturtean izango den aldaketa garrantzitsu baten inguruan beharrezko azalpenak emateko eta azkenik, ikasturtean zehar egindako lana ebaluatzeko. Baita hurrengo ikasturteari begira, aurten landu ezin izan dugun gairen bat proposatzeko edota landutako gaien artean, zein gai lantzen jarraitu nahiko luketen ezagutzeko ere.
Gaietan murgiltzeko eta izotza apurtzeko dinamika batekin hasi dugu saioa, haurrak oso gustura aritu dira. Jarraian, denboran aurrera egin eta datorren ikasturteko lehenengo saioan banatuko dituzten kutxa eta poltsak sortu dituzte, Unkinakoek oroigarriak sortu dituzten bitartean, ikasleak orokorrean oso gustura eta entretenituta ibili dira egitekoak egiten. LH5eko ikasleek tristura adierazi dute hurrengo ikasturtean Haurren Kontseiluko kidea izateari utziko diotelako eta haiei ezarritako eginbeharra (kutxa apaindu eta haien esperientzia idaztea) serioki egiten egon dira, nabaria izan da inplikazio maila altua zutela. LH4koen kasuan, gogotsu hartu dute hurrengo ikasturteko erronka eta postariak izateko gogoa dutela adierazi dute haien poltsak apaintzen zuten bitartean. Azkenik, Unkinako ikasleekin xafla batzuetan, Haurren Kontseilua irudi batekin identifikatzeko eskatu diegu eta ondoren, beste aldean haien hitzekin zer izan den Kontseiluko kide izatea idazteko eskatu diegu. Orokorrean tristura adierazi dute hurrengo ikasturtean parte hartuko ez dutelako eta egun honetako hurrengo lanketaren berri eman diegu: parte-hartze teknikaria, Galdakaoko parte-hartze zinegotzia, Usansoloko herriko zinegotziaren eta Usansolo Herriako kide baten bisitaren zergatia azaltzeko.
Hamaiketako eta denbora librearen ostean, Usansoloko eta Galdakaoko zinegotzien eta teknikariaren bisita izan dugu. Haiek azaldu dute zergatik utzi behar duten kontseilua Usansoloko kideek. Haurren Kontseiluko kideen zalantzak argitzeko foroa sortu da eta kideek egin nahi zituzten galderak egiteko aukera izateaz gain, haien aldetik, aldaketa honen berri izan dute baita zergatiaren azalpena ere. Askotan Usansolok bere Haurren Kontseilu propioa izango duen galdetu dute.
12:30ak aldera, bazkaria hartzeko eta deskantsu luzeago egiteko denbora izan dugu. Tarte informal hauek ere, oso baliagarriak dira haurrekin saioan zehar egiten diren lanketaz hitz egiteko eta haien iritziak ezagutzeko.
13:00etan bazkaldu eta deskonektatu ostean, saio honen azken lanketa egiteko erabili dugu, ebaluazio orokorra. Talde txikietan izandako saioen argazki batzuk ikusiz eta egun horietan egindakoaz gogoratuz, saioak ebaluatzen ibili dira. Hona hemen egindako ekarpenak:
Talde laranja:
Saio guztiak oso ebaluazio ona jaso duten arren, kultura, kultur eskaintza eta espazio kulturalak gaia gehiago sakondu nahiko luketela, ikastetxeen patioaren inguruko lanketa oso baliogarria izan dela eta udalak gure ekarpenak jasotzeaz gain haien interakzioa Kontseiluko kideekiko ere, proposamenak urtean zehar egitea ere aipatu nahi izan dute. Eskolako patioen lanketa adibidez, gai inportantea dela azpimarratu dute eta beste errealitateak ezagutzea lagungarria izan dela haien errealitatea hobetzeko. Osasunaren gaia lantzeko nagusien etxeetara edota egoitzetara bisita egitea proposatzen dute. Azkenik, Usansoloko kideak ez badaude, hurrengo ikasturtean haiei bisita egitea proposatu dute.
Talde urdina:
Talde honen ebaluazioan ez da hurrengo ikasturteko gai lanketarik aipatzen baina oso baliagarria izan da Kontseiluko saioetan egindako dinamikak hobetzeko proposamen zehatzak planteatzen dituelako: rol jolasan, adibidez, “jakintsuen rolari” beste eginbehar bat gehiago izatea, dinamikoago izateko.
Talde berdea:
Talde honen ebaluazioan, azpimarratzekoa da saioetara izan ditugun bisitak (zinegotzien zein teknikarienak) oso gustukoak eta baliagarriak izan direla aipatzen dutela.
Talde gorria:
Proposamen desberdinak egin dituzte; patioen lanketarako beste ikastetxeetako patioak bisitatu, alkatea saio gehiagoetan parte hartzea, naturaren inguruko lanketarekin jarraitzea eta zinemaren gaia landu nahi dutela.
Saiorik baliagarriena, 7.saioa izan dela aipatu dute: jaien gaia landu genuenean.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...