Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Bosgarren saioa (2022/20023)
Dena saiorako prest!
HAURREN KONTSEILUA 5. SAIOA
Hasiera [ 10:00 - 11:00]
Aperribaiko Eperlanda eraikinean elkartuko gara eta bertan gaudenean, girotze jolas batzuk egingo ditugu.
Aurreko saioaren laburpena egin eta gero, gaurko saioaren azalpena egingo dugu. Oraingo honetan natura eta ingurugiroa landuko dugu; horretarako Aperribai osotik ekintza dinamiko batzuk antolatuko ditugu.
Natura, lurra eta gizakiaren arteko harremanaren inguruko ekintza praktikoa egingo dugu. "Aldaketaren dinamika" hain zuzen, kontzientziazioa helburua izango da eta horretarako hainbat froga ezberdin planteatuko dizkiegu. Birziklapena, naturaren errekurtsoak edota elkarzaintza landuko dira, besteak beste. Talde bakoitzak lepoko bat izango du eta zenbat eta froga gehiago asmatu, lore gehiago izango dituzte lepokoan jartzeko. Lore bakoitzak atzeko partetik mezu bat idatzita izango du, mezu horretan lore horren balioa adieraziko da. Froga guztiak bukatzean, talde bakoitzak loreen balioa irakurri beharko du.
Atsedena [ 11:00 - 11:15]
Deskantsua, hamaiketakoa eta jolas librea.
Ariketa [ 11:15 - 12:00]
Aurreko dinamikan egindako 4 taldeak mantenduko ditugu eta aldaketaren dinamikarekin jarraituko dugu. Azken parte honetan, loreen aurrekontua egingo dugu eta daukaten balioaz eztabaidatu. Gairekin harremana daukan inbertsio bat proposatu beharko dute (herrian hobekuntzak egitekok, zerbitzu berriak jarri,...). Taldeka paper zuri handien gainean lan egiten joango dira bukatzean, talde guztien inbertsioak entzungo ditugu eta aportazioak egingo ditugu. Naturaz disfrutatzeko eta hau zaintzeko behar ditugun baliabideei buruzko gogoeta egingo dugu eta behar horiek zerrendatu edo margoztuko ditugu.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...