Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
laugarren saioa (2022/2023)
Saio honetako edukiak lantzen ari dira.
Gai zerrenda
Hasierako dinamika [ 10:00 - 11:00]
Haurren Kontseiluko lan taldea Urretako kiroldegian elkartuko da. Saio guztietako errutinari jarraiki, hasierako dinamika bat egingo dugu, kontseilukideak aktibatzeko eta saioan burubelarri sartzeko helburuarekin.
Ostean, kutxa musikatuaren jolasaren bitartez gai eta ideia batzuk planteatzen hasiko gara (gai zerrenda bat egongo da kutxan). Gai zerrenda hori jolasa aurrera joan bitartean irakurri eta azaldu egingo dira.
Gai guztiak irakurri eta gero gai horien interesaren termometroa martxan jarriko dugu. Hau da, beste dinamika baten bitartez jakingo dugu zenbateko interesa izango duten gai horrekiko. Interes gehiago adierazten duten gaiak, erreferente bezala izango ditugu, ondorengo saioetan landu ahal izateko eta gogoeta, ideiak eta proposamenak jasotzeko helburuarekin.
Atsedenaldia [ 11:00 - 11:15]
Atsedenaldia, hamaiketakoa jan eta denbora libreaz gozatzeko aukera.
Udal teknikarien bisita [ 11:15 - 12:00]
Parte hartze teknikaria (Unai) eta Udaleko arkitektoa (Olaia) etorriko dira eta aurreko bi saioetan egindako proposamen eta aportazioen inguruan berba egingo digute. Egindako proposamenen inguruko erantzunak jasoko ditugu eta aukera izango dugu zalantza guztiak argitzeko.
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Iruzkinak kargatzen...
Egin hemen zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...