Haurren Kontseilua
#galdakaONpartehartu Gadakaoko haurrek parte hartzeko organoa
Aldaketak hemen "Bigarren saioa (2022/2023)"
Deskribapena (Castellano)
Deskribapena (Euskera)
-
+
Bigarren saioari dagokionez, herritik zehar dauden oztopo arkitektonikoei buruz aritu gara. Saioari hasiera emateko, talde dinamika bat proposatu dugu, guztiok gehiago elkar ezagutzeko asmoarekin.
Horren ostean, guztion artean oztopo arkitektonikoei buruzko azalpenak eman ditugu. Kartulina batean, taldeka, oztopo arkitektonikoak marrazten eta zerrendatzen ibili gara. Dinamika honen helburua, gynkana egiterakoan ezaugarriak identifikatuak izatea izan da.
Behin oztopo horiek identifikatuz gero, eta zerrendatuta, gynkanarekin hasi gara. Egia da, eguraldia dela eta arazoak izan ditugula planteatutako proba guztiak egiteko, baina aukera izan dugu batzuk egiteko. Proba batean begiak estali zaizkie eta itsuturik joan behar izan dira herritik, horrek onura asko ekarri dizkie, beraien egunerokotasunean identifikatzen ez dituzten oztopo arkitektonikoak identifikatze aldera.
Bestalde, hainbat proposamen egin dituzte gaiarekin lotuta:
- Barana gehiago behar direla (pertsona nagusientzako edota jausi eginez gero, ebatzeko aukera izateko). Ume bat gynkana egiten geundela, jausi egin da eta horren eragina izan du ondorengo gogoetan.
- Zebrabideak ez daude ondo markatuta eta identifikatuta. Proposatzen dute zebrabideetan argiak jartzea (Galdaoko sarreran, pintxazotik dagoen zebrabidean bezala). Horrez gain, aukera egon beharko litzateke zebrabide bakoitzean itsu daudenentzako soinu edo zarata bat egotea, horrela zebrabideak lasai zeharkatu ahalko dituzte.
- Farolak eta lorontziak espaloi erditik kentzea proposatzen dute (gurpildun aulkiak edota ume txikien karritoak espaloitik eroso joateko)
- Aperribaiko espaloiak zabalagoak izatea, gurpildun aulkian doan pertsona bat dago auzoan eta askotan espaloitik eta aulkitik jausi da, ez delako sartzen espaloitik)
Saioari amaiera emateko, herriko/auzoko arkitektu-ikertzaileak izaten jolastu gara. Hau da, zerrenda bat sortu dugu oztopo arkitektoniko ezberdinekin eta herritik zehar joan gara horiek identifikatzen eta falta zirenak zerrendatzen.
Alde teknikotik, begiraleek zein kordinatzaileak balorazio positiboa egiten dugu. Landu beharreko gaia dela ikusi dugu eta motibagarria. Bestalde, eskolara buelta egin dutenean beraien auzotik/herritik oztopo arkitektoniko horiek identifikatzen joan dira. Beraz, kontzeptuak ondo barneratu eta identifikatzeko gai izan direla baieztatu dezakegu.